Aller au contenu principal

Parisko Justizia Jauregia


Parisko Justizia Jauregia


Parisko Justizia Jauregia Parisko (Frantzia) Île de la Cité uhartean, San Luis jauregi zaharra egondako lekuan eraikitako jauregia da (San Luis jauregiko Sainte Chapelle gordetzen delarik).

Historia

Erdi Arotik erabili da justizia administraziorako. XVI. mendetik Frantziako Iraultzara arte, gainera, Parisko Legebiltzarraren egoitza ere izan zen. Justizia Jauregiaren barruan Conciergerie dago, garai baten kartzela izan zena eta gaur egun museoa. María Antonieta bertan atxilo izan zen, gillotinan exekutatua izan aurretik.

1857 eta 1868 bitartean Joseph-Louis Duc eta Honoré Daumet arkitektoek berreraiki zuten. Kanpoaldean Jean-Marie Bonnassieuxen eskulturak ditu.

1868ko urrian berrireki zen, ospakizun handirik gabe, Haussmann baroiaren bisita izan ezik. Grand Prix de l'Empereur jaso zuen, Frantzian hamarkada honetan egindako artelanik onena sarituz.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko Justizia Jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité