Aller au contenu principal

Montparnasseko hilerria


Montparnasseko hilerria


Montparnasseko hilerria (frantsesez Cimetière du Montparnasse) Parisko 14. barrutian dagoen hilerria da, hain zuzen, 3 boulevard Edgard Quinet kalean kokatzen da eta 19 hektarea dauzka.

1824an hiru baserrik betetzen zuten lursailetatik sortu zen, hasiera batean hilerria Le Cimetière du Sud (Hegoaldeko Hilerria) izenarekin ezagutu zen. 1786an osasun arrazoiengatik Santu Errugabeen hilerria delakoa itxi zutenetik, Parisen hiri barneko hilerriak erabat debekatu ziren. XIX. mendearen hasieran frantziar hiriburuaren kanpoaldean eraiki ziren hainbat hilerrik hiri barneko hilerri zaharrak ordezkatu zituzten, hauetako bat Hego-Montparnassekoa izan zen.

Montparnasse hilerriak ospea bertan atseden hartzen duten intelektual eta artista frantziar nahiz atzerritar ezagunei zor die, eta Parisko turismogunetako bat bilakatzen dute.

Hilerri honetan hilobiratuak dauden hainbat pertsonaia ospetsu

  • Alexandre Alekhine, xakeko munduko txapelduna.
  • Raymond Aron, filosofoa, soziologoa eta politika esatari frantziarra.
  • Théodore de Banville, olerkaria.
  • Charles Baudelaire, olerkaria.
  • Simone de Beauvoir, filosofo existenzialista y feminista.
  • Samuel Beckett, idazlea.
  • Louis-Gustave Binger, esploratzailea.
  • Constantin Brâncuşi, eskulturgilea.
  • Emmanuel Chabrier, konposatzailea.
  • Jacques Chirac, Frantziako Errepublikako presidente.
  • Émile Michel Cioran, idazle eta filosofo errumaniarra.
  • Bruno Coquatrix, Parisko Olympia antzokiko konposatzaile eta zuzendaria.
  • Julio Cortázar, idazlea.
  • Carlos Valenti, margolaria.
  • Charles Cros, asmatzaile eta olerkaria.


  • Porfirio Díaz, politikari eta jenerala. Mexikoko presidentea (1877-1880) (1884-1910)
  • Alfred Dreyfus, militarra.
  • Marguerite Duras, idazlea.
  • Émile Durkheim, soziologoa.
  • Serge Gainsbourg, abeslaria.
  • Eugène Ionesco, dramagile eta antzerkigilea.
  • Henri Langlois, Cinémathèque française erakundearen sortzaile eta zuzendaria.
  • Maurice Leblanc, idazlea.
  • Man Ray, dada argazkilaria.
  • Guy de Maupassant, idazlea.
  • María Montez, aktorea.
  • Pierre-Joseph Proudhon, pentsalari eta politikari anarkista.
  • Jean-Claude Pascal, aktore eta abeslari frantziarra.
  • Henri Poincaré, matematikaria.
  • Serge Reggiani, italiar jatorriko aktore eta aneslari frantziarra.
  • Jean-Paul Sartre, filosofaria.
  • Susan Sontag, argazkilari eta entsegugilea.
  • Roland Topor, marrazkilaria.
  • Tristan Tzara, olerkari eta entsegugilea.
  • César Vallejo, olerkari eta idazle peruarra.

Kanpo estekak

  • Montparnasseko hilerriaren historia (Frantsesez)
  • Parisko webgune ofiziala, hilobiaren argibide eta planoa pdf formatuan (Frantsesez)
  • Montparnasseko hilerriaren argibidea (Ingelesez)
  • Written in Stone - Harrian idatzia (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Montparnasseko hilerria by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité