Aller au contenu principal

Parisko 15. barrutia


Parisko 15. barrutia


Parisko 15. barrutia (frantsesez 15e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren ezkerraldean dago. Arrondissement de Vaugirard izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.

Mugakideak

6. barrutia, 7. barrutia, 14. barrutia eta 16. barrutia.

Auzoak

Barrutia honako lau auzoez osatua dago:

  • Saint-Lambert
  • Necker
  • Grenelle
  • Javel

Historia

Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zuen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraikiz ezarriak.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

  • Udalaren webgune ofiziala
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko 15. barrutia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité