Aller au contenu principal

Sacré-Cœur basilika


Sacré-Cœur basilika


Sacré-Cœur basilika (frantsesezko Bihotz Sakratua) Parisko eliza katolikoa da, Montmartre muinoaren tontorrean eraikia (18. barrutia). Hamar milioi erromes eta bisitariekin (2006an), Frantziako bigarren monumentu bisitatuena da, Notre-Dame katedralaren atzetik.

Jesusen Bihotzaren basilika da, 1873ko uztailean Frantziako Nazio Biltzarrak bozkatutako lege bati jarraikiz, Frantzia-Prusia Gerrako hildakoak omentzeko eta Parisko Komunako bekatuak garbitzeko. Lehen harria 1875ean ipini zen eta, nahiz eta 1914an amaitu, Lehen Mundu Gerra amaitzean baino ez ez zen sagaratu, 1919an.

Historia

Eraikuntza

Sacré-Cœur basilika eraikuntza, hasiera batean, 1870eko porrotaren ondorioak sendatzeko pentsatu zen. 1870eko irailaren 4an, Hirugarren Errepublika aldarrikatu zen egunean, Nantesko bere apezpikutzako parrokoei zuzendutako gutun batean, Mons. Felix Fournierrek Frantziaren porrota 1870eko gerra franko-prusiarrean, 1789ko iraultzatik mende bateko gainbehera moralaren ondoren, jainkoaren zigor bati egotzi zion.

Gutun honek, beharbada, urte bereko abenduan Alexandre Legentil filantropoak bere konfesorearen aurrean, Gustave Argand aitaren aurrean, Poitierseko Collège Saint-Joseph kaperan egindako boto bat inspiratu zuen, azken hau bertako errektorea zelarik, eta 1871ko urtarrilean idatzia. Ondoren, 1873ko uztailaren 24ko legeak beste justifikazio bat asmatu zuen: Parisko Komunako "Federatuen delituak ordainaraztea". Bere eraikuntza 1875ean hasi zen.

Basilika Montmartreko muinoan eraikitzeko hautua oso sinbolikoa izan zen eskuin garailearentzat, matxinada martxoaren 18an hasi baitzen, Adolphe Thiersen tropak Parisera iritsi zirenean han zeuden kanoiak kentzeko. Paristarrek, kanoi hauek, Prusiaren aurkako gerran harpidetza bidez ordaindu zituztenak, euren jabetzakoak zirela uste zuten. Lehen harria jartzeko zeremoniaren ondoren, Hubert Rohault de Fleuryk honakoa azaldu zuen:


Aurreko gurtza toki bat, Saint Marcel de la Maison-Blanche eliza, antzeko zirkunstantzietan eraiki zen: Bréa kapera ezizena jaso zuen, Jean Baptiste Fidèle Bréa jeneralaren omenez, ekaineko jardunaldietan eraila izan zena. Asanblada Nazionalak bozkatutako legearen testuan ez da arrazoi hori aipatzen, baina bere garaian ezkerreko oposizioak salatu zuen.

Arkitektura

Paul Abadie arkitektoak irabazi zuen basilika eraikitzeko lehiaketa. Honek estilo eklektikoa du, arkitektura erromanikoan eta bizantziarrean oinarritua, batez ere Périgueux hiriko Saint-Front katedralean. Basilikak greziar gurutzeko oinplanoa du. Gurutzearen lau besoen artean kupula bana dago eta trantseptuan kupula nagusia, 83 m garai, tontorrean linterna bat duela.

Erabilitako harri zuria Château-Landongo harrobietatik dator. Abadie arkitektoak aukeratu zuen, haren gogortasuna eta euriarekin garbitzeko duen gaitasuna dela-eta.

Barnealdean, absidea Frantziako mosaiko handienarekin apaindua dago, guztira 473,78 m² dituena. Luc-Olivier Mersonek bururatu zuen eta Guilbert-Martin lantegiek gauzatu 1918 eta 1922 artean. Bertan Jesusen Bihotza agertzen da, Eliza Katolikoak eta Frantziak loriatua.

Tamaina handiko ezkila-dorre laukian Frantziako ezkila handiena dago. Bere izena La Savoyarde ("savoiarra") da eta Annecy hirian urtu zuten Paccard anaiek 1895an. 3 metroko diametroa du eta 18.835 kg pisatzen ditu. Ezkila-mihiak 1.200 kg ditu. Savoiako elizbarrutiek eskaini zuten 1895an.

Organoa

Basilikan Aristide Cavaillé-Collek egindako hodi-organo handi eta bikain bat dago. Hasiera batean Bidarteko Ilbarritz jauregian jartzeko eraikia, organoa 109 erregistroz eta 78 ahots-erregistroz osatua dago, 61 eskuzko nota eta 32 notako pedaletan banatuak (ezohikoa XX. mendearen hasiera baino lehen; garaiko estandarra 56 eta 30ekoa zen), hiru banaketa adierazkorretan banatuak (hau ere ezohikoa garairako, baita organo handietan ere).

Organoa, bere garaian aurreratu zen, adierazpen banaketa ugari zituelarik, eta interpreteari, garaiko beste instrumentu handiago batzuekiko abantaila nabarmenak emanez. Sheffieldeko Albert Hallen instrumentuaren ia berdina zen (tonu ezaugarriei, antolamenduari eta estaldurari dagokienez), 1937an sute batek suntsitu zuena. Hala ere, Cavaillé-Collen ondorengo eta suhia zen Charles Mutinek 1905ean Parisen ezarri zuenean, kutxa askoz sinpleago batek jatorrizko kutxa ordezkatu zuen.

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Sacré-Cœur basilika wenbune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sacré-Cœur basilika by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité