Aller au contenu principal

Île Saint-Louis


Île Saint-Louis


Île Saint-Louis Parisen dagoen uhartea da, Sena ibaian kokatua Île de la Cité uhartearen hego-ekialdean (4. barrutia). Izena Frantziako errege Luis IX.en omenez du (Saint Louis).

Arkitektura eta hirigintza

Uhartea Frantziako lehen hirigintza planetako bat da, XVI. mendean planeatu zen, Henrike IV.a eta Luis XIII.a erregealdietan. Hasieran, bi uharte ziren, baina lurbete eta inguruko kaiak eraiki ziren, uholdeetatik babesteko. Hiri bilbea ortogonala da, uhartearen luzerakoan kale nagusiarekin eta angelu zuzeneko hainbat kalexkekin. Egun, ez du metro geltokitik.

Île Saint-Louisen hôtel particulier (hiri-etxalde) ugari ditu, eta horregatik « l'île des palais » ("jauregien uhartea") goitizena du. 1664an ia amaitua zegoen. Jauregi hauetako zenbait Louis Le Vau arkitektoak eraiki zituen eta François Le Vau anaiak bertako eliza, Saint-Louis-en-l'Île (1644). Handiena hôtel Lambert da, hego-ekialdeko muturrean kokatua. Besteen artean daude:

  • hôtel Aubert-Perrot
  • hôtel de Chenizot
  • hôtel Comans-Richelieu
  • hôtel de Gontaut-Biron
  • hôtel de Lauzun
  • hôtel Lefèvre de la Barre
  • hôtel Lefèvre de la Malmaison
  • hôtel Le Vau
  • hôtel Sainctot
  • hôtel de Pierre Viole
  • hôtel Potart
  • maison Gruyn de Bordes
  • pavillon de Bretonvilliers

Uhartea konektatzen duten zubiak

  • Pont Saint-Louis (Île de la Cité uhartetik)
  • Pont de la Tournelle (ezkerraldetik)
  • Pont Louis-Philippe (eskuinaldetik)
  • Pont Marie (eskuinaldetik)
  • Pont de Sully (ezker eta eskuinaldetik)

Informazio praktikoa

  • Geltokia: Sully-Morland

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Île de la Cité
Collection James Bond 007

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Île Saint-Louis by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité