Aller au contenu principal

Petit Palais


Petit Palais


Petit Palais edo Musée des Beaux-Arts de la Ville de Paris (euskaraz Jauregi Txikia edo Paris Udalerriko Arte Ederretako Museoa) Frantziako Paris hiriburuan dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Parisko 8. barrutian eta Sena ibaiaren Eskuinaldean kokatzen da, hots, Champs-Élysées parkearen barnean dago, Grand Palais jauregiaren alboan dagoelarik.

Eraikina

1900eko Nazioarteko Erakusketaren ospakizunerako Charles Girault arkitektoak eraiki zuen.

Lorategi bat duen biribil erdiaren itxura duen patio batean kokatzen da, hauregi hau bere alboan dagoen Grand Palais jauregiaren antzekoa delarik. Bere joniar zutabeak, atari handia eta gangak Sena ibaiaren beste aldean kokatzen den Hôtel des Invalides eraikinaren antza ematen diote.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Avenue Winston Churchill, 75008
  • Ordutegia: 10:00 - 18:00 asteartetik igandera
  • Geltokia: Champs-Élysées – Clemenceau

Ikus gainera

  • Grand Palais
  • Hôtel des Invalides

Kanpo estekak

  • Petit Palais jauregia eta museoaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Petit Palais by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité