Aller au contenu principal

Jardin des plantes


Jardin des plantes


Jardin des Plantes (euskaraz: «Landare lorategia») Parisko jardin botanikoa da. Parisko 5. barrutian kokaturik dago eta 28 hektareatako azalera du.

Historia

1626. urtean sortu zen eta hasiera batean sendabelarren lorategia izan zen, Jardin du Roi ("erregearen lorategia") izena zuena. 1640an publikoari ireki zizkion ateak. 1793an Historia Naturalaren Museoaren parte bihurtu zen.

Lorategiak

Ikuspegi panoramiko oso ona (500 m luzeera eta 3 zabaleran) hedatzen da Galeria handitik Valhubert plazan, Sena ibaiko ertzetik hurbil. Bere parter frantsesak Indiako platanondoen lerroekin daude zeharkatuta. Parter hauek apirilean loratzen dira. Loreak aldiro aldatzen dira, guztira mila barietate inguru txandakatzen direlarik.

Arrosategia

1990an eraiki zuten eta arrosa barietate eta azpibarietate ugariak ikertzen dira. Europako 170 arrosa barietate landatu dira Alameda Haüy etorbidean.

Negutegiak

Egitura metalikodun hiru negutegiak prspektibaren arabera lerrokaturik daude. Hauetatik bi publikoari irekita daude.

  • Neguko parkea (750 m²): klima beroa eta hezea du (22 °C). René Berger (1937) arkitektoak diseinatu zuen. Fikuak ,palmondoak eta bananeroak daude bertan.
  • Negutegi mexikarra: Rohault de Fleury (1834–1836) arkitektoak eraiki zuen. Madagaskar, Afrika hegoaldea eta Ameriketako espezieak ditu: kaktusak, euphorbiak, aguakateak eta papayak besteak beste.
  • Australiako berotegia (itxita): Hau ere Rohault de Fleury-k egin zuen.

La ménagerie

La ménagerie ("piztien etxea") 1795ean sortu zen eta beraz munduko parke zoologiko zaharrenetakoa da. 5'5 hektareatako azaleran 1.100 animalia espezietik gora aurkitzen dira. Iraungitzeko arriskua duten espezieak zaintzea du helburu. Artropodoen mikrozoo bat eta narrasti txiki, anfibio eta intsektuen vivarium-a ere badaude.

Lorategi alpetarra

1931. urtean sortu zen munduko mendi-eremu guztietako landareak ikertzeko helburuaz (Himalaia, Alpeak, Korsika). 2000 landare baino gehiago ditu.

Botanika eskola

4.500 zuhaixka eta landare mota desberdin aurkitzen dira. Eskola hau André Thouin botanikoak sortu zuen XVIII mendean. Eskola honetan zuhaitz historiko batzuk ere badaude.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Allée Jussieu, 75005
  • Ordutegia (2017):
    • 8:00 - 17:30 urriaren 31tik otsailaren 5era
    • 8:00 - 18:30 otsailaren 6tik 19ra
    • 7:30 - 18:30 otsailaren 20tik martxoaren 5era
    • 7:30 - 19:00 martxoaren 6tik 19ra
    • 7:30 - 19:30 martxaren 20tik apirilaren 2ra
    • 7:30 - 20:00 apirilaren 3tik aurrera
  • Geltokiak:
    •    Censier–Daubenton
    •     Jussieu
    •     Paris-Austerlitz geltokia
    •    Paris-Austerlitz geltokia

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jardin des plantes by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité