Aller au contenu principal

ESCP Business School


ESCP Business School


ESCP Business School Paris, Londres, Berlin, Madril eta Turinen campusak dituen Europako enpresa eskola da. 1819an sorturik, munduko enpresa eskola zaharrena da. 2012an Financial Times egunkari britainiarrak ESCP, Europako 10 enpresa eskola hoberenen artean sailkatu zuen. 2010ean egunkari honek ESCP Kudeaketa masterra munduko lehen sailkatu zuen eta 2013an, bigarren. Bere Executive MBA ere munduko 21. lekuan kokatzen da. Eskolaren MEB denbora osoko programa MBA bezalakoa da, baina kultura ikuspuntu batetik irakatsia. Horrez gain, ESCP doktoretza programa bat eskaintzen du, baita marketin, finantza eta negoziogintza bezalako master programa bereziak ere. Bere programek nazioarteko hiru akreditazio dituzte: AMBA, EQUIS eta AACSB. 40.000 ikasle ohi enpresa munduan eta politikagintzan aritzen dira, hala nola Patrick Thomas (Hèrmes-eko lehendakaria), Ignacio Garcia Alves (Arthur D. Little-eko lehendakaria), Nicolas Petrovic (Eurostar-eko lehendakaria) eta Europako Barne merkatu eta zerbitzuen batzordekidea den Michel Barnier.

Historia

1819ko abenduaren 1ean ekonomian aditu eta enpresari talde batek sortu zuen ESCP; haien artean Jean-Baptiste Say ekonomialaria eta Vital Roux merkataria. ESCP munduko lehenengo enpresa eskola zenez, erran daiteke bi gizon hauek enpresa eskolen sortzaileak zirela. Eskola politekniko ezagunean oinarritu zen, baina hasieran askoz xumeagoa zen, batez ere estatuak ez baitzuen sostengatu. ESCP hastapenetik du nazioarteko nortasuna: guztira 118 ikasle zituen 1824ko ikasturteko klaseak, %30 kanpotarrek osatzen zuten, haien artean espainiarrak, brasildarrak, holandarrak, alemanak, portugaldarrak eta estatu batuarrak izanki.. Kanpoko hizkuntzek leku handia zuten eta lehenengo programetan frantsesez, ingelesez, alemanez eta gazteleraz eskaintzen zituzten kurtsoak. 1873an ESCP ikasle ohien elkartea sortu zen. 1921an ESCP bere 100. urteurrena ospatu zuen Sorbonako unibertsitatearen auditorium zabalean. Gerra ondoko krisiarengatik atzeratu egin zen. ESCP-ren campusak 1974an Erresuma Batuan (Oxforden, orain Londresen) eta 1975an Alemanian (Düsseldorfen, orain Berlinen) ireki ziren. 1988an Madrilgo campusa (Espainia) inauguratu zuten eta 2004an Turingoa (Italia). 1984an Düsseldorfeko campusa Berlinera eraman zuten eta 2005an Oxfordekoa Londresera.. Londreseko campusaren eraikuntza lehen New College zen, Londreseko unibertsitateko eskola eta United Reformed Church-eko seminarioa. 2011an ESCP, Sorbonako unibertsitatearen inguruan egituratu giza-zientzietan ezaguna den HESAM ikerketa eta goi mailako ikasketa erakundeen klusterraren kide sortzaile bihurtu zen.

Kudeaketa masterra

Kudeaketa masterra esperientziarik gabeko eta zorrotz hautatuak diren ikasleentzako programa da. Hortan, bi mende historia dituen Frantzian sorturiko Europako enpresa eskola hau eredugarria da. 800 ikasle baino gehiagok bi urteko kudeaketa programa orokor hau ikasten dute. Guztira, programa honek 70 nazionalitate biltzen ditu. Ikasleek Paris, Londres Berlin, Madril, Turinen edota 100 bat erakunde partaidetan ikas dezakete. Kudeaketa orokor programaren barne, 20 espezialitate eta 150 baino gehiago aukerazko ikasgai hauta daitezke. Hiru lizentzia arte lor daitezke.

MEB – Europako Enpresa Masterra

MBA bezalako curriculum batean oinarritua eta kultura ikuspegiarekin, MEB urte osoko eta denbora osoko graduatu ondoko programa da kudeaketa orokorrean. Enpresa ikasketa ez den lizentziatura segitu duten gradudunei zuzendua da (adb: zuzenbidea, ingeniaritza, zientziak, giza zientziak, medikuntza). Bi edo hiru urteko gradu ondoko lan esperientzia gomendatua da. Ikastaroak nazioarteko garrantzia du eta guztira 40 nazionalitate ezberdin badira bost kampusetan, jakinez edozein nazionalitatek ez duela klasearen %15 baino gehiago ordezkatzen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: ESCP Business School by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité