Aller au contenu principal

Bataclan (antzokia)


Bataclan (antzokia)


Bataclan, jatorriz Ba-Ta-Clan, Parisko (Frantzia) ikuskizun areto bat da, Parisko 11. barrutian kokatua dagoena. Izena Offenbachen Ba-ta-clan izeneko operetatik dator. 1991z geroztik Frantziako monumentu historiko izendatuta dago.

Historia

1864an Charles Duval arkitektoak eraiki zuen txinatar estiloan eta kontzertuak ematen zituen kafetegia zen. Bere aurreneko izena Grand Café Chinois izan zen. Ordurako ezaguna zen ordea Jacques Offenbach-ek egindako Ba-ta-clan opereta (1855), Txinan kokaturiko musikala, eta antzokiak berehala hartu zuen izen berria. Beheko solairuan kafetegia eta antxoki txiki bat zeuden, eta goiko solairuan dantzalekua.

XIX mendeko arrakastak ordea ez zuen jarraipenik izan XX mendean eta 1926an eraikina salu eta zinema bihurtu zen. 1933an suak nabarmen kaltetu zuen eta 1950 urtean Bataclanen zati bat eraitsi egin zuten. 1969an inema itxi egin zen baina 1970 hamarkadan rock kontzertuetarako areto bihurtu zen.

Atentatuak

2015eko azaroaren 13an, Eagles of Death Metal taldearen kontzertu batean, 89 lagun hil zituen atentatu bat gertatu zen bertan, Estatu Islamikoak aldarrikatua.

Informazio praktikoa

  • Geltokia: Oberkampf

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bataclan (antzokia) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité