Aller au contenu principal

Roland Garros txapelketa


Roland Garros txapelketa


Roland Garros txapelketa edo Frantziako Irekia (frantsesez Internationaux de France edo Tournoi de Roland-Garros) munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, lurrezko zelaian. 1925an sortu zen eta 1928tik urtero ospatzen da Parisen, Roland-Garros estadioan (16. barrutian). 1891ean sortutako Frantziako Txapelketaren ondorengoa da. Frantziako Tenis Federazioak (Fédération française de tennis) antolatua, maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenekoan izaten da. Grand Slamgo lau txapelketako bat da, urteko bigarrena Australiako Irekiaren ondoren (urtarrilean) eta Wimbledonen aurretik.

Ezaugarriak

Frantziako Irekia lurrezko zelaiko tenis txapelketa nagusia da, eta Grand Slamgo bakarra zoru mota horretan, AEBetako Irekiak 1978an zoru mota aldatu zuenetik. Munduko tenis txapelketa garrantzitsuenen artetik, Wimbledongoaren ostean bigarren dela jotzen da, nahiz eta ikusle gehien dituena eta mediatikoena den. Gainera, gehienbat lurrezko zelaietan jokatzen diren herrialdeetan, hala nola Latin Amerikan eta Hegoaldeko Europan, txapelketa hau urteko garrantzitsuentzat jotzen dute. Gainazal mantsoa eta 5 seteko partidak direla-eta, Roland-Garros tenis txapelketa zailena eta fisikoki zorrotzena dela esaten da.

Garaipenak

Gizonezkoen banakakoak

Emakumezkoen banakakoak

Open Aroko finalak

Gizonezkoen banakakoak

Emakumezkoen banakakoak

Sariak

2009an, diru sariak berdinak ziren gizonezko eta emakumezko banakakoentzat:

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Roland Garroseko webgunea

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Roland Garros txapelketa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité