Aller au contenu principal

Sebastopolgo bulebarra


Sebastopolgo bulebarra


Sebastopolgo bulebarra (frantsesez: boulevard de Sébastopol) Parisko bulebar ezaguna da. Nahiko kale estrategikoa da zeren eta bertan lau barruti mugatzen baitira: I eta II barrutia, batetik, eta III eta IV barrutia, bestetik.

1332 metroko luzera eta 30 metro zabalera ditu. Châtelet plazan hasten da eta iparralderantz jarraitzen du Estrasburgoko bulebarretik. Kale honek trafiko handia du eta, horregatik, automobilentzako hiru bide eta autobusentzako bat ditu. Bulebar honetan badira zenbait jatetxe eta denda baina, berez, ez da inguru turistikoa edo aisialdirako.

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sebastopolgo bulebarra by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité