Aller au contenu principal

Frantziako Bankua


Frantziako Bankua


Frantziako Bankua (frantsesez Banque de France) Frantziako Errepublikako banku zentrala da. Europako Banku Zentralaren menpe dago eta bere betekizun nagusia Europako Banku Zentralen Sisteman interes tipoen politika zehaztea da. Egoitza nagusia Paris hiriburuan du.

1800eko urtarrilaren 18an sortua izan zen.

Helburuak

Frantziako Bankuaren helburuak bai Europako Banku Zentralak izendatutakoak nahiz berak legez betetzen dituenak honakoak dira:

  1. Frantziako eta Frantziaren atzerriko operazioetan ordainketa balantza ezartzen du.
  2. Europako Banku Zentralaren erabakiak nahiz bankuen berfinantzaketa eskeintzak gauzatze ditu.
  3. Europako Banku Zentralaren dibisa erreserbaren zati bat maneiatzen du.
  4. Azkenik, dirua merkaturatu eta kudetazen du.

Kanpo estekak

  • Frantziako Bankuaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Frantziako Bankua by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité