Parisko Burtsa (frantsesez: Bourse de Paris) Frantziako Paris hiriburuko balore-burtsa da. Bere egoitza Brongniart jauregian dago, Parisko 2. barrutian kokaturik dagoena.
Aurrez hainbat egoitza izan zituen Burtsak baina XIX. mendea hastearekin batera egoitza egonkor bat edukitzea erabaki eta Brongniart jauregia (frantsesez: Palais Brongniart) eraiki zuten. Alexandre-Théodore Brongniart arkitektoak diseinatu zuen eta Éloi Labarrek osatu. 1826an amaitu ziren lanak.
XIX. mendearen erdialdetik aurrera Compagnie des agents de change erakundeak kudeatu izan du Burtsa.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou