Aller au contenu principal

Odéon antzokia


Odéon antzokia


Odéon antzokia (frantsesez: Odéon-Théâtre de l'Europe) Parisen dagoen antzoki ezaguna da, 6. barrutian hain zuzen ere. Sena ibaiaren ezkerreko ertzean kokaturik dago, Luxenburgoko lorategien ondoan.

Historia

1779 eta 1782 artean eraiki zen Comédie-Française elkartearen egoitza izateko baina honek nahiago izan zuen Parisko Errege Jauregian kokatu. 1808an Jean Chalgrin-ek eraikina birmoldatu zuen eta Théâtre de l'Impératrice (Enperatrizaren antzokia) izena eman zion baina jendeak "Odéon" izenari eutsi zion. 1818an suak erabat suntsitu zuen eta 1819an eraiki zen hirugarren antzokia, Pierre Thomas Baraguay-k diseinaturikoa.

1990 urtean Théâtre de l'Europe (Europako antzokia) izena gehitu zitzaion Europako Antzokien Batasuna elkartean sartzerakoan.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Place de l'Odéon, 75006 Paris, Frantzia
  • Geltokia: Odéon

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Odéon antzokia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité