Aller au contenu principal

Pigalle auzoa


Pigalle auzoa


Pigalle auzoa (frantsesez Quartier Pigalle) Frantziako Paris hiriburuko 9. eta 18. barrutien artean zabaltzen den auzoa da. Toki turistikoa da sex shop, eta helduentzako antzokiengatik bereziki ezaguna. Bertan dago Moulin Rouge kabareta.

Izena

Jean-Baptiste Pigalle eskultorearen izena daraman plazaren inguruan zabaltzen den auzoa da.

Historia

1873an Divan Japonais kontzertu aretoa ireki zen auzoan. Bertan sona handia hartu zuen Yvette Guilbert kabaret abeslariak. 1889an Moulin Rouge kabareta ireki zen. Berehala izan zuen arrakasta Parisko aberatsen artean zirkoko ikuskizunetan oinarrituriko show extrabaganteengatik.

XX mende hasieran artista ugari bizi izan ziren bertan, Henri Toulouse-Lautrec marrazkilariaren estudioa bertan zegoen. Pablo Picasso eta Vincent van Gogh margolariak eta André Breton idazlea ere bizi izan ziren bertan aldi batez. 1928an Joséphine Baker dantzari estatubatuarrak Bretonen ondoko eraikinean ireki zuen night club-a eta 1937an Adelaide Hall kantari estatubatuarra izan zen La Grosse Pomme (Sagar handia) kluba ireki zuena. Garai hartakoak dira Moon Rousse eta Caravan klubak ere.

1962an Grand-Guignol antzokiak ateak itxi zituen eta orain Erotismoaren museoa dago bertan.

Leku interesgarriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Pigalle auzoa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité