Aller au contenu principal

Sorbona


Sorbona


Sorbona, frantsesez: Sorbonne, Frantziako Paris hiriburuko latin auzoan dagoen eraikin bat da. Parisko 5. barrutiaren Sorbonne auzoan. Berez, Parisko unibertsitate historikoa da, letretako eta humanitateko ikasketei dagokionez nazioartean oso ospetsua dena. Gaur egun Parisko Unibertsitatearen barnean dago.

Oxfordeko Unibertsitatea, Boloniako Unibertsitatea eta Salamancako Unibertsitatearekin batera munduko zahar eta ospetsuenen artean dago.

1257an Robert de Sorbonnek sortu eta ondoren Richelieu kardinalak zaharberritua izan zen. Bertan ikasle ospetsu ugarik ikasi izan dute, tartean Pierre eta Marie Curie, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir, René Descartes, Louis Pasteur, Lavoisier eta Victor Hugo, bai eta San Inazio Loiolakoa eta San Frantzisko Xabierkoa euskalherritarrak ere.

1850-1902 artean bere ikasgelak berreraikiak izan ziren, eta gaur egun bertan Zientzia Sozialak, Ekonomia, Historia, Geografia, Zuzenbidea eta Filosofia irakasten dira.

Informazio praktikoa

  • Geltokia:    Cluny - La Sorbonne

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala (Frantsesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sorbona by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité