Aller au contenu principal

Saint-Germain-des-Présko abadia


Saint-Germain-des-Présko abadia


Saint-Germain-des-Présko abadia (frantsesez: Abbaye de Saint-Germain-des-Prés), Frantziako Paris hiriburuan dagoen antzinako beneditar abadia bat da, Parisko 6. barrutian. Hain zuzen ere, berau kokatua dagoen Saint-Germain-des-Prés auzoari izen ematen dio.

VI. mendean, Txildeberto I.a, merovingiar erregeak, eta San German, Parisko artzapezpikuak, eraikiarazi zuten. 558an sortua izan zen. Txildeberto ehortzia dago, eta baita haren ondorengo errege-erregina merovingiar zenbait. Descartes filosoaren hilobia ere bertan dago.

1792an, Frantziar Iraultzaren harira, itxiarazia izan zen. 1862tik aurrera Frantziako Monumentu Historikoen zerrendan sailkatua dago.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Saint-Germain-des-Présko abadia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé