Aller au contenu principal

Parisko Erotismoaren Museoa


Parisko Erotismoaren Museoa


Parisko Erotismoaren Museoa (frantsesez: Musée de l'érotisme) Parisko Pigalle auzoan, XVIII. barrutian (Clichy boulevard 72) zegoen museoa zen. 1997an ireki eta 2016ko azaroan itxi zen. Bilduma enkantean saldu zen.

Erakusketak

Zazpi solairuetan hauek ziren erakusketa nagusiak:

  • arte herrikoia, sexualitatea era sortzaileaz agerzen zen.
  • Historiaurrearen arte sakratua
  • Arte garaikide (argazkiak, marrazkiak, margolanak...)
  • Putetxeak, XIX. mende amaieratik 1946 arte (urte horretan itxi ziren Frantzian).

Erakusketa mundu osoko benetako elementuak erakusten zituen: Afrika, Asia, Amerika, Ozeania eta Europa.

Halaber, artista garaikideen erakusketak egiten ziren. Erakusketa hauek urte erdikoak izaten ziren. Hona hemen haien lanak erakutsi zituzten artista batzuk: Alexandre Dupouy, Christian Peter, Peter Van Straaten, Barbe, Christophe Bier, Stéphane Blanquet, Jacques Brissot, Jean-Pierre Ceytaire, Jacques Charrier, Nicole Claveloux, Jean Demélier, Freak Wave, Charlie Hebdo, Placid et Muzo, Alex Varenne…

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko Erotismoaren Museoa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité