Aller au contenu principal

Pigalle plaza


Pigalle plaza


Pigalle plaza Parisko plaza ezaguna da. Izena Jean-Baptiste Pigallen ohorez jarri zitzaion. 9. barrutiandago.

Tokia

Pigalle plaza Clichy boulevard eta Rochechouart boulevard artean dago, Sacré-Cœur basilikatik gertu, Montmartre azpian. Ingurua Pigalle auzoa bezala ezagutzen da.

Izena

Plazaren izena Jean-Baptiste Pigalle (1714-1785) frantses eskultorearena da, beraren omenez eskainita.

Historia

1826ako ekainaren 1an Udal Kontseiluaren erabaki batek Brack jaunari bere lurretan kale berri bat egiteko baimena eman zion. Kalea egungo Victor-Massé kaletik Montmartrera zihoan eta han lauki erdi-zirkularraren plaza bat sortu zuten. 1864an, toki honi, "Barrière-Montmartre plaza" izena eman zitzaion, egungo Pigalle plaza.

XIX. mendearen bukaeran plaza eta inguruko kaleak margolarien eta literatura kafetegien auzoa izan zen; azken horien artean ezagunena Nouvelle Athènes izan zen.

Musika

Plazan egile desberdinak inspiratu dira abestiak egiteko:

  • Georges Ulmerrek «Un p'tit jet d'eau, une station de métro, entourée de bistrots, Pigalle ...» konposatu zuen.
  • Alex Alstonek eta Maurice Chevalierrek «Place Pigalle» abestia egin zuten. Chevalierren orkesta 1946ko apirilaren 9an grabatu zuen; orkestaren zuzendaria Jacques Helian izan zen.

Pigalle plaza artean

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Pigalle plaza by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité