Aller au contenu principal

Sena Saint-Denis


Sena Saint-Denis


Sena Saint-Denis (frantsesez Seine-Saint-Denis) Frantziako Île-de-France eskualdearen ipar-ekialdeko departamendua da. Frantziako 93. departamendua da.

Parisekin muga egiten du.

Historia

Departamendua 1968ko urtarrilaren 1ean sortu zen, 1964-07-10eko legea jarraituz. Antzinako Sena departamenduaren ipar-ekialdeko 24 udalerrik eta Sena eta Oise departamenduko 16 udalerrik osatzen dute.

Bertan kokatzen da Saint-Denis herria eta Saint-Denisko katedral gotikoa, Frantzia eta Nafarroako erregeen hilobi lekua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Eskualdearen prefekturaren webgunea
  • (Frantsesez) Eskualdearen kontseilu orokorra

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Sena Saint-Denis by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité