Aller au contenu principal

Toyosu merkatua


Toyosu merkatua


Toyosu Market (japonieraz: 豊洲市場, Toyosu Shijō) handizkako merkatua da Tokion, badian berreskuratutako lurretan eraikia. Bi merkatu edo arrain-lonja daude itsaskientzat, bata handizkako salerosketa egiteko eta bestea enkanteetarako, eta beste merlatu bat fruta eta barazkientzat, bakoitza bere eraikinean. Turistek enkanteen merkatua ikus dezakete bigarren solairuko estalki batean. Badira jatetxe batzuk itsaski freskoekin eta merkatuko produktuekin eta dendekin (merkatuan eta dendetan).

Tsukijiko arrain-merkatu historikoa ordezkatu zuen Toyosuk. 2018ko urriaren 11n ireki zenean, munduko handizkako arrain merkatu handiena bihurtu zen.

Garrantzi ekonomikoa

400 produktutik gora saltzen dira bertan, merkeenak diren algetatik hasi eta garestiena izan daitekeen kabiarreraino. Balea ere aurki daiteke. Arrain ohikoena ordea hegalaburra da, maguro.

Tokioko merkatuak kontutan harturik, 21. mendean, 700.000 tona itsas produktu lantzen ziren urtero eta honek 600 bilioi yeneko (5 bilioi euro) mozkinak ematen ziren. 2010 urtean 60.000-65.000 langile izan ziren langintza honetan; maioristak, enkantegileak, banatzaileak eta abar.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Toyosu Market» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-23 data duen 1209710822 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Toyosu merkatua by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité