Aller au contenu principal

Rodano


Rodano


Rodano Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (69), Rodano ibaiak zeharkatua. Prefektura Lyon hirian dago. Mugakide ditu Ain, Isère, Loira eta Saona eta Loira departamenduak.

Geografia

Rodano ibaia igarotzen da departamendutik, eta Lyongo hirian bertan iparraldetik datorren Saona ibaiarekin elkartzen da. Beaujolais mendialdeak hartzen du departamenduaren erdi-iparraldea eta Lyonnais mendialdeak, hegoaldea. Bien artean Azergues eta Brévenneko haranak zabaltzen dira.

Udak beroak dira eta neguak epelak.

Ekonomia

Nekazaritza (mahastiak, garia, garagarra, azukre kanabera), industria (ehungintza, altzairugintza, metalurgia, kimika industria, automobilgintza, janari industria) eta zerbitzuen alorra (komunikabide eta finantzagune garrantzitsua baita Lyon) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Rodano by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité