Aller au contenu principal

Georges Pompidou Zentroa


Georges Pompidou Zentroa


Arte eta Kulturaren Georges Pompidou Zentro Nazionala, Pompidou Zentroa edo Beaubourg Zentroa (frantsesez: Centre national d’art et de culture Georges-Pompidou (CNAC), Centre Pompidou, Centre Beaubourg) Frantziako Paris hiriburuan dagoen eraikin bat da. Hiri hartako 4. barrutian dago, 75191 Paris cedex 04 helbidean.

Eraikina

Eraikin honetan Europa osoko arte modernoko museorik handiena kokatzen da: Musée national d'Art moderne. IRCAM edo musika eta akustikako ikerketa zentroa eta liburutegi publiko baten egoitza ere bada.

Historia

Renzo Piano eta Richard Rogers arkitektoek diseinatu zuten, eta 1977an amaitu eta urte hartako urtarrilaren 31n ireki zen. Georges Pompidou frantziar presidentearen agintaldian zehar eraiki zuten, baina eraikina amaitu baino lehen hil zela-eta, 1977an haren ondorengo izan zen Valéry Giscard d'Estaing presidenteak inauguratu zuen.

1997tik eta 1999ko abendura bitartean zaharberritu egin zuten, eta 2000ko urtarrilaren 1ean ireki zuten berriro. Frantzia osoko eraikin bisitatuenetako bat da, urtero 6 milioi inguru pertsonak bisitatu ohi dute. Zentro berak Malagan (Espainia) ere Malagako Pompidou Zentroa ireki zuen 2015ean.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Centre Pompidou, 75191
  • Ordutegia: 11:00 - 22:00
  • Geltokiak:
    • Rambuteau
    • Les Halles
    • Châtelet – Les Halles

Kanpo estekak

  • Pompidou Zentroaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Georges Pompidou Zentroa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité