![Osaka (prefektura) Osaka (prefektura)](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Osaka_satellite_map.jpg/400px-Osaka_satellite_map.jpg)
Osaka prefektura (japonieraz: 大阪府, Ōsaka-fu) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Osaka hiria da. 2012ko erroldaren arabera 1.897 km²-tan 8.864.228 biztanle ditu.
Osaka prefektura 1868an sortu zen, Meiji garaiaren hasieran, Kawachi, Izumi eta Settsu antzinako probintzien lurraldean.
Osaka prefekturaren mugak hauek dira: iparraldean Hyōgo eta Kyoto prefekturak; ekialdean, Nara prefektura, eta hegoaldean Wakayama. Mendebaldean Osakako Badia dago. Yodo eta Yamato ibaiek zeharkatzen dute prefektura.
Kansai nazioarteko aireportua eraiki baino lehen, Osaka zen Japoniako prefekturarik txikiena, baina aireportua uharte artifizial batean eraiki zen, eta, ondorioz, prefekturaren azalera Kagawa prefekturakoa baino handixeagoa da orain.
Prefekturaren lurraldearen % 11 natura-parke gisa babestuta dago.
Osakako prefekturak 33 hiri ditu:
Hauek dira herriak barrutika:
Elektronikaren enpresa erraldoiak daude prefekturan, hala nola Panasonic eta Sharp. Hala ere, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi (330.737 enpresa txiki eta ertain zeuden 2006an, hau da, prefekturako enpresen % 99,6).
Industria askotarikoa da: apartu elektrikoak, produktu kimikoak eta farmazeutikoak, industria astuna, elikagaigintza eta eraikuntza.
Osakako prefekturak hiru aireportu ditu: Kansai nazioarteko aireportua, Osaka nazioarteko aireportua eta Yaoko aireportua.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou