Aller au contenu principal

Burgtheater


Burgtheater


Burgtheater (euskaraz Gorte Inperialeko Antzokia) Austriako Viena hiriburuan dagoen antzokia da. Jatorriz, K.K. Theater an der Burg izena zuen, 1920an K.K. Hofburgtheater izena jaso zuelarik. Austria eta Vienako Antzerki Nazionalaren egoitza da.

1741ko martxoaren 14an Maria Teresa I.a Austriakoak bere lorategitik hurbil antzoki bat izateko asmoz eraikia izan zen, 1776an haren seme Josef II.ak Alemaniar Antzoki Nazionala deituarazi zuelarik.

Antzoki honetan Mozartek hiru opera estreinatu zituen: Die Entführung aus dem Serail (1782), Le nozze di Figaro (1786) eta Così fan tutte (1790). 1794tik aurrera antzokiak "K.K. Hoftheater nächst der Burg" izena jaso zuen.

Zuzendariak

  • Joseph Schreyvogel (1814-1832)
  • Heinrich Laube (1849-1867)
  • Hermann Röbbeling (1932-1938)
  • Mirko Jelusich (1938)
  • Lothar Müthel (1939-1945)
  • Raoul Aslan (1945-1948)
  • Josef Gielen (1948-1954)
  • Adolf Rott (1954-1959)
  • Ernst Haeussermann (1959-1968)
  • Paul Hoffmann (1968-1971)
  • Gerhard Klingenberg (1971-1976)
  • Achim Benning (1976-1986)
  • Claus Peymann (1986-1999)
  • Klaus Bachler (1999tik)

Iruditegia

Kanpo estekak

  • Burgtheater antzokiaren webgunea (Alemanez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Burgtheater by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé