Aller au contenu principal

Café Gijón


Café Gijón


Café Gijón, ofizialki Gran Café Gijón (gaztelaniaz Gijón Kafetegia) Espainiako Madril hiriburuan dagoen kafetegi bat da.

Kokalekua

Erdialdea barrutian dago, Recoletos pasealekuaren 21. zenbakian.

Historia

1888ko maiatzaren 15ean Madrilen bizi zen Gumersindo Gómez asturiarrak ireki zuen. Nahiz eta XIX. mendearen amaieraldean hastapen apala izan, kafetegien hedatzerakin batera, hiriko intelektual, idazle, artista eta abarren bilgune eta solasgunea bilakatu zen, Espainiako Bigarren Errepublika garaian bere garairik gorenena biziz. Espainiako Gerra Zibilak ere ez zuen jardun hau eten, eta Frankoren diktadura garaian ere erregimenaren aldeko intelektualen bilgunea izan zen. Estatubatuar aktore eta idazle ugari ere bildu zituen; besteak beste, Ava Gardner, Orson Welles eta Truman Capote.

Gaur egun ere, baina modu apalagoan, intelektualen bilgunea izaten jarraitzen du.

Ohiko bezero nabarmenak

27ko Belaunaldia, 36ko Belaunaldia eta Garcilasismo literatur mugimenduen kide gehienak bertatik igarotzeaz gain, bere lau hormen artean honako ohiko bezero nabarmen hauek ere izan ditu:

Ikus gainera

  • Iruña Kafetegia (Iruñea)
  • Iruña Kafetegia (Bilbo)
  • Café Gijón saria

Kanpo estekak

  • Café Gijónen webgunea (Gaztelaniaz)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Café Gijón by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité