Aller au contenu principal

Mountain View (Kalifornia)


Mountain View (Kalifornia)


Mountain View Kaliforniako hiri bat da. Santa Clara konderrian kokatua dago. 2010ean 74.066 biztanle zituen, 31,1 kilometro koadrotan banatuta.

San Francisco penintsularen hegoaldean kokatua, San Francisco Bay Arean, Mountain View teknologia konpainia askoren egoitza da. 1956an Shockley Semiconductor Laboratory, siliziozko erdieroaleak egiten zuen lehen enpresa, hemen sortu zuen William Shockleyk, ondoren Silicon Valley deituko zena bultzatuz. Gaur egun Google, Mozilla Fundazioa, Symantec edo Intuit enpresek bertan dute euren egoitza. Byte Shop informatika denda ere hemen sortu zen lehenengoz, eta lehen 50 Apple I ordenagailuak bertan saldu ziren.

Ikus, gainera

  • Santa Clara konderria

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Mountain View (Kalifornia) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité