Aller au contenu principal

London Zoo


London Zoo


London Zoo Londresko zoologikoa da, munduko zoologiko zientifiko zaharrena hain zuzen ere. Regent's Parken dagoenez Regent's Zoo izena ere hartzen du. Camden udalerriaren barnean dago.

Historia

Sir Stamford Raffles eta Sir Humphry Davyk Londresko Zoologia Elkartea (Zoological Society of London) eratu zuten 1826an zoologiko bat eraikitzeko lurrak lortu zituztenean eta Zoologikoak 1828an ireki zituen ateak.

Fauna

Kopuruak

2017ko urtarrilaren 1eko datuak.

Eremuak

  • Lehoien lurra (Land of the Lions, 2016)
  • Tigreen lurraldea (Tiger Territoay, 2013)
  • Gorilen erresuma (Gorilla Kingdom, 2007)
  • Afrika (Into Africa, 2006)
  • Oihana (Rainforest Life and Nightlife)
  • Australia (The Mappin Terraces/The Outback, 1913)
  • Akuariuma (The aquarium, 1853)
  • Animalien abentura (Animal Adventure, 2009): haurrentzako eremua
  • Narrastiak (The Reptile House, 1927)
  • Galapagoak (Giants of the Galápagos, 2009)
  • Komodoko dragoiak (Komodo dragons, 2004)
  • Zomorroak (B.U.G.S)
  • Pinguinoak (Penguin Beach, 2011)
  • Lemurrak (In with the Lemurs, 2015)
  • Tximuak (Meet the Monkeys, 2005)
  • Tximeletak (Butterfly Paradise, 2006)
  • Afrikako hegaztiak (African Bird Safari, 2005)
  • Hegaztiak (Snowdon Aviary, 1964)
  • Oihaneko hegaztiak (Blackburn Pavilion, 2008)

Animalia historikoak

Londresko Zooaren historia luzean hainbat animalia oso ezagun bihurtu ziren.

  • Argazkia atera zitzaion quagga bakarra, bere espezieko azken alea.
  • Obaysch hipopotamoa, Europan ikusi zen lehenengoa: 1850ean Otomandar erregeordeak oparitua.
  • Jumbo garai hartan izan zen elefante handiena. Swahilieraz izenak "kaixo" esan nahi du, baina dagoeneko "erraldoia" hitzaren sinonimo bihurtu da.
  • Winnipeg hartz beltza. Winnie-the-Pooh liburuetako protagonistak bere izena darama.
  • Guy gorila.
  • Brumas hartz zuria.
  • Chi chi panda handia.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Regent's Park, London NW1 4RY
  • Ordutegia: 10:00 - 18:30
  • Metro geltokiak:
    • Camden Town
    • Regent's Park
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: London Zoo by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé