Aller au contenu principal

Saint-Denis atea


Saint-Denis atea


Saint-Denis atea (frantsesez: Porte Saint-Denis) Frantziako Paris hiriburuko 10. barrutian dagoen garaipen arku bat da. Parisen dauden garaipen arkuen artean altxatu zen lehena izan zen.

Historia

Karlos V.a Frantziakoak Parisko harresia eraiki zuen 1356 eta 1383 artean. Sena ibaiaren eskuinaldeko eremua babestea zuen helburu. Erdi Aroko harresi honek bi ate eta lau dorre zituen. Hurrengo mendeetan Paris asko handitu zen eta Luis XIV.ak harresi zaharra eraitsi eta eta urrunago berria eraikitzea erabaki zuen 1640an. Saint-Deniseko ate zaharra ordezkatuko zuen eta 1668an Franche-Comté lurraldea konkistatu izana goraipatuko zuen garaipen arku bat altxatzeko agindu zion François Blondel arkitektoari.

Ezaugarriak

Erroman dagoen Titoren arkuan oinarrituriko diseinua egin zuen Blondelek. Monumentuak 24,65 metrotako altuera, 25 metrotako zabalera eta 5 metrotako lodiera dauka. Arkuaren altuera 15,35 metrotakoa da eta zabalera 8 metrotakoa.

Zutabeetako hormetan obelisko itxura hartzen duten arma apaingarriak ditu. Arkuaren gainean hegoaldeko aurpegian Rhineko zeharkaldia izeneko Michel Anguier-en eskultura multzoa ikusten da eta iparraldekoan Maastricht hiriaren konkista. Gorago LUDOVICO MAGNO (Luis Handia) inskripzioa dago.

Irudiak

Informazio praktikoa

  • Boulevard Saint-Denis, 75010
  • Geltokia: Strasbourg - Saint Denis

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Saint-Denis atea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité