Aller au contenu principal

Soissonsko gudua (1918)


Soissonsko gudua (1918)


Soissonsko gudua ,Soissonnais eta Ourcqeko gudua (frantsesez: Bataille du Soissonnais et de L'Ourcq) izenarekin ere ezaguna, frantziarren eta alemaniarren arteko gudua izan zen Lehen Mundu Gerraren testuinguruan. 1918ko uztailaren 18tik 22ra iraun zuen.

Ferdinand Foch, Aliatuen Komandante Gorena, uztailaren 18an ofentsiba berri bat abian jarri zuen Paris mehatxatzen zuen irtengunea konkistatzeko nahian. Guda honetan frantziarrak 107.000 zauritu eta hildako izan zuten, alemaniarrak bestalde 168.000 zauritu eta hildako izan zuten.

Borroka amaitzean frantziarrak alemaniarrek Udaberriko Ofentsiban konkistatutako lurralde gehienak birkonkistatu zuten.

Adolf Hitlerrek, etorkizunean Alemaniako Kantzilerra izango zenak, abuztuaren 4an Soissonsen Lehen Klaseko Burdinazko Gurutzea jaso zuen.

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Soissonsko gudua (1918) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité