Aller au contenu principal

Potsdamer Platz


Potsdamer Platz


Potsdamer Platz Berlingo tokirik azpimarragarrienetako bat da. Plaza honetan egiten da, urtero, Berlingo Zine Jaialdia, Berlinale bezala ezagunagoa, non urrezko hartzak ematen zaizkien, sari bezala, jaialdiko filme hoberenei.

Historia

Plaza honetan egin izan da, XIX. mendetik, merkataritza eta kultura aktibitate handia. Toki honetan jarri zen Europako lehen semaforoa.

Potsdamer Platz plazak, Berlingo gainontzeko tokiek bezala, aliatuen bonbaketa jasan behar izan zuen Bigarren Mundu Gerraren azken hilabeteetan, bertako eraikinak, ia erabat suntsiturik geratu zirelarik.

Aliatuek hiria hartu ostean, Potsdamer Platz, sobietar eta estatubatuar protektoratuak banatzen ziren tokian geratu zen. Berlingo Harresiaren eraikuntzarekin, bere mendebaldeko zatian zeharkatzen zuena, erabilezina zen inoren lurrean geratu zen, eta ez zen berreraikia izan, Ekialdeko Berlingo merkataritza etorbide nagusitik oso gertu egon arren. Harresia erori ondoren, berlindarrak, Potsdamer Platz berrabiltzeko lanetan hasi ziren, hamarkada bat baino gutxiagoan lortu zutena.

Tokiaren egungo arkitekturak, ez du jatorrizkoa inondik inora ere oroitarazten.

Irudiak

Ikus, gainera

  • Alexanderplatz

Kanpo estekak

(Alemanez)Kulturforum am Potsdamer Platz

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Potsdamer Platz by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité