Aller au contenu principal

1889ko Nazioarteko Erakusketa


1889ko Nazioarteko Erakusketa


1889ko Parisko Erakusketa Unibertsala (frantsesez Exposition universelle de Paris de 1889) hamargarren Erakusketa Unibertsala izan zen, Parisen ospatua 1889ko maiatzaren 6tik urriaren 31ra. Bastilla hartu zeneko mendeurrenean ospatu zen, tradizioz Frantziako Iraultzaren hasierako ikurtzat hartu izan den gertaera.

Erakusketa honek une goren bat markatu zuen, aldi luze bati amaiera eman ziona. Eraikuntzan ikusmolde berriak eta industrian aurrerapen berriak batu ziren Erakusketari distira eta eragin handia emateko.

Erakusketa guztira 0,96 km2 luze-zabal zen, bere gain hartuz Marteren Zelaia, Trocadéro, quai d'Orsay, Esplanade des Invalides eta Sena ibaiaren zati bat. Ikur nagusia Eiffel dorrea izan zen, Erakusketako sarrera arku bezala balio zuena.

Datuak

  • Gastua: 41.509.000 libera
  • Diru-sarrera: 49.500.000 libera
  • Bisitariak: 32.250.297
  • Erakusketariak: 61.722, horietatik %55 frantsesak
  • Herrialde parrehartzaileak: 35

Bibliografia

  • Grand Dictionnaire Universel du XIXe, Larousse
  • LINDA AIMONE, CARLO OLMO, Les Expositions Universelles 1851-1900, Belin
  • JEAN LORRAIN, Mes Expositions Universelles (1889-1900), Honoré Champion Paris
  • Le Temps, 14 février 1887

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1889ko Nazioarteko Erakusketa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité