Aller au contenu principal

Guevara di Bovino jauregia


Guevara di Bovino jauregia


Palazzo Guevara di Bovino delakoa Napoliko jauregi monumental bat da, Riviera di Chiaian kokatua, Chiaia auzoan.

Ezaugarriak

XIX. mendean Moscarella arkitektoak eraiki zuen Florentziako Errenazimentuko arkitektura erreferentzia eredutzat hartuta, bereziki Pitti jauregia, Giuseppe Pisantik diseinatutako fatxadan nabari den bezala.

Eraikina Bovinoko Guevara leinuko Bovinoko dukeena izan zen eraiki zenean, baina 1906tik aurrera Di Marzo familiaren jabetza bihurtu zen. Lehenengo solairuan Pignatellitarrak bizi ziren eta gero Frantziako Kontsulatuak.

Eraikina, lur gaineko hiru solairutan, harlandu leun batez osatua dago, eta fatxada osoan zehar doazen balkoiak ditu. Liburutegiko aretoan eta dantzalekuan Ignazio Perriccik eginiko freskoak ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Italierazko Wikipediako «Torre Guevara» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-12-17ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Guevara di Bovino jauregia by Wikipedia (Historical)


ghbass