Aller au contenu principal

Stabat Mater (ikonografia)


Stabat Mater (ikonografia)


Stabat Mater (latinez, "ama han zen") Jesusen Gurutziltzatzearen bertsio ikonografiko bat da, Kristoren Ama, Andre Maria, gurutziltzatuaren azpian irudikatzen den artean. Irudikapen horietan, ia beti zutik egoten da Ama Birjina, Jesus semearen gorputzaren eskuinaldean, Gurutzearen beste aldean ezkerretan San Joan apostolua duela. Ama Birjinaren konorte galtzearen margoekin kontraste egiten duen irudia da, hemen Maria minduta baino serenitatez agertzen baita. Irudikapen hau Erdi Aroko azken garaitik aurrera baino ez da ikusten.

Deskribapena

Stabat Mater Mater Dolorosa (edo Andre Maria Doloretakoaren) hiru irudikapen nagusietako bat da, besteak izanik Pietà delakoa eta Mariaren zazpi nekeak. Stabat Materren irudikapenetan, Ama Birjina aktore eta ikusle gisa ageri da eszenan, Jainko Gurutziltzatuarekiko fedearen ikur mistiko bat, aldi berean Kristoren ama eta Eliza pertsonifikatua. Irudikapenek, eskuarki, Stabat Mater poemaren lehen hiru lerroak islatzen dituzte:


Stabat Mater kontzeptua agertzen da Mariaren Gurutzea deritzon irudian. Joan Paulo II.a aita santuak bere armarrian ere erabiltzea eranaki zuena. Ikur hori L’Osservatore Romano egunkariak honela deskribatu zuen 1978an: "M larri handi eta dotoreak gogorarazten du Ama Birjinaren presentzia Gurutzearen azpian eta Erredentzioan izandako parte-hartze nabaemena".

Iruditegia

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Stabat Mater (art)» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-06 data duen 1070256248 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Stabat Mater (ikonografia) by Wikipedia (Historical)