Aller au contenu principal

Stabat Mater (ereserkia)


Stabat Mater (ereserkia)


Stabat Mater XIII. mendeko ereserki kristaua da, Andre Mariari dedikatua. Jesus gurutziltzatzean haren ondoan ama gisa izandako sufrimendua islatzen du latinezko testua. Haren egilea Jacopone da Todi fraide frantziskotarra dela uste da, baina Inpzentzio III.a aita santua ere egiletzat jo izan dute. Titulua bere lehen lerrotik dator, Stabat Mater dolorosa mingarritik, "han dago ama minez" esan nahi duena. Stabat Mater ezaguna zen jada XIV. mendearen amaieran.

Artean, lerro hauek sortu duten errepresentazio ikonografikoa oso ezaguna da, Ama Doloreetakoaren beste adbokazioekin batera (Pietà zein Mariaren zazpi nekeak).

Musika

Himnoa liturgian abesten da Andre Maria Doloretakoaren elizkizunetan. Berezko musika (baldin bazeukan) ez da ezagutzen, baina konpositore askok jarri diote musika Stabat Materri. Horien artean, Giovanni Pierluigi da Palestrina, Antonio Vivaldi, Franz Schubert, Franz Liszt, Antonín Dvořák, Giuseppe Verdi edo Julia Perry. Euskal Herrian Felipe Gorriti nafarrak sortu zuen bertsio bat.

Testua eta itzulpena

Testu originala latinez idatzi zen. Euskarazko itzulpen batzuk ezagutzen dira. Arantzazuko artxiboan Hondarribiko Kaputxinoa delako batek idatzia gordetzen da, Jose Inazio Aranak Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zuen bat 1884an, Juan Arana Loramendik idatzi zuen beste bat 1925ean.

Honako testu latinoa 1853ko brebiario batekoa da. Eta euskarazko testua Aranarena da, 1884koa. Hiru lerroko ahapaldiak ditu originalak, errima lehen bi lerroetan doalarik, baina ikus nola Aranak kopla handiak osatu zituen, euskal bertsokera tradizionalekoak, itzuli zuenean:

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Stabat Mater» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-18 data duen 1088472586 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Stabat Mater (ereserkia) by Wikipedia (Historical)