Aller au contenu principal

Frontball Planet


Frontball Planet



Frontball Planet 2023ko, Gammera Nest ekoiztetxearen laguntzarekin, Relevo Videogames bilbotar estudioak garatutako bideo-joko bat da.

Frontball-a ez da kirol berria: 2008. urtean sortu zen. Daniel Sanchez Play Station Talents eta Frontball Planet programaren koordinatzailea da, eta Gammera Nest estudioaren zuzendaria. Azaldu du urteak daramatzatela bideo-jokoa mamitzen, 2017an hasi zirela Nazioarteko Euskal Pilota Federazioarekin eta Play Station Espainiarekin lanean, kirolaren ohitura osasungarriak eta gamming arduratsua sustatzeko.

Planet hitzarekin mundu osoko zazpi kokapeni erreferentzia egin nahi izan diote, zazpi pilotalekuri: Bilbo, Dubai, Madril, Miami, Mexiko Hiria, New York eta Tokio. Horretaz gain, bi agertoki berezi izango dituzte: barneko kantxa bat entrenamenduetarako eta espazioko estazio bat.

Play Stationek produktua ahalik eta jokalari gehienengana iristea nahi du. Horregatik, bideo-jokoa PlayStation 4 eta 5 kontsoletan eta PCetan lehenetsiko da, baina, ondoren, beste edozein kontsolatara eta sakelakoetara eraman nahi dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Frontball Planet by Wikipedia (Historical)


ghbass