Aller au contenu principal

1738


1738




Gertaerak

Arte eta kultura

  • Apirilaren 15a – Serse (euskaraz: Xerxes), Georg Friedrich Händelen musika eta Silvio Stampigliaren libretoa duen opera estreinatu zen Londresko King's Theatre antzokian.

Zientzia eta teknologia

Kirolak

Jaiotzak

  • Martxoaren 19 – Tupac Amaru II.a, Amerikan kolonialismoaren aurkako matxinatu indigena (h. 1781).
  • Apirilaren 14a – William Cavendish-Bentinck (Portlandeko III. dukea), Britainia Handiko eta Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1809).
  • Maiatzaren 15a – Cesare Beccaria, italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria (h. 1794).
  • Maiatzaren 28a – Joseph Ignace Guillotin, frantziar mediku eta politikaria (h. 1814).
  • Ekainaren 4a – Jurgi III.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1820).
  • Uztailaren 2a – Charles Pierre Claret de Fleurieu, itsasgizon eta politikari frantsesa (h. 1810).
  • Uztailaren 3a – John Singleton Copley, anglo-estatubatuar margolaria (h. 1815).
  • Uztailaren 24a – Betje Wolff, herbeheretar idazlea (h. 1804).
  • Abuztuaren 18a – Ignazio Luis Agirre, arabar legelari eta antzerkigilea (h. 1797).
  • Abuztuaren 29a – Aleijadinho, Brasilgo arkitekto eta eskultorea (h. 1814).
  • Urriaren 6a – Maria Ana Austriakoa, Austriako artxidukesa (h. 1789).
  • Urriaren 10a – Benjamin West, AEBtako margolaria (h. 1820).
  • Urriaren 11 – Arthur Phillip, briainiar Royal Navyko ofiziala eta Hegoaldeko Gales Berriko koloniako gobernadorea (h. 1814).
  • Azaroaren 15a – William Herschel, Alemanian jaiotako astronomo eta konpositore britanikoa (h. 1822).
  • Abenduaren 31 – Charles Cornwallis, britainiar jenerala (h. 1805).
  • Andre Baraziart, euskal idazlea (h. 1826).
  • Jean Robin, euskal idazlea (h. 1821).

Heriotzak

  • Martxoaren 16a – George Bähr, alemaniar arkitektoa (j. 1666).
  • Martxoaren 25a – Turlough Carolan, irlandar harpajole, konposatzaile eta abeslari itsua (j. 1670).
  • Maiatzaren 30a – Juan José Bertiz, nafar funtzionarioa, Yucatángo gobernadore izandakoa (j. 1682).
  • Ekainaren 11 – Caspar Bartholino, daniar anatomista (j. 1655).
  • Irailaren 23a – Herman Boerhaave, Herbehereetako sendagilea (j. 1668).
  • Jose Antonio Ibañez de la Renteria, bizkaitar predikari eta teologoa, Filipe V.aren predikaria (j. 1679).

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 1738 by Wikipedia (Historical)