Aller au contenu principal

Tokugawa Iemitsu


Tokugawa Iemitsu


Tokugawa Iemitsu (japonieraz: 徳川 家光, Tokugawa Iyemitsu, 1604ko abuztuaren 12a-1651ko ekainaren 8a) Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna izan zen, eta 1623 eta 1651 bitartean gobernatu zuen. Tokugawa Hidetadaren seme nagusia eta Tokugawa Ieyasuren biloba izan zen.

Shogun bezala, 1617an izendatua izan zen, eta Japonia osoan, 1623an hartu zuen shogun kargua, bere aitak kargua utzi ondoren. Japonian kristautasuna debekatzen zuen ediktu bat aldarrikatzeagatik ezaguna izan zen, eta biztanleria osoa, tenpluetan erregistratzera behartu zuen. Jazarpen hauen ondorioz, 1637an Shimabara matxinada gertatu zen, kristau bihurtutako japoniarrek antolatu zutena. Horietako asko, beranduago, erailak eta exekutatuak izan ziren. 1639an, Japonia gainontzeko mundutik isolatzea agindu zuen.

Bere agintaldian hil zen Tokugawa shogunerriko lehen shoguna izan zen, kargua utzi beharrean.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tokugawa Iemitsu by Wikipedia (Historical)


ghbass