Aller au contenu principal

Rishi Sunak


Rishi Sunak


Rishi Sunak (/'rɪʃiː_ˈsuːnæk/ ahoskatua; Southampton, Erresuma Batua, 1980ko maiatzaren 12a) politikari britainiarra da, 2022ko urriaren 24tik Alderdi Kontserbadoreko burua. 2020tik 2022ra, COVID-19 birusak eragindako pandemia garaian, Ogasuneko ministroa izan zen, eta 2019tik 2020ra Altxorreko idazkari nagusia izan zen. Gaztetik izan da Alderdi Kontserbadoreko kidea da, eta diputatua izan da Richmond (Yorkshire) eskualdeko ordezkari, 2015etik aurrera.

Southamptonen jaioa punjabiar jatorri indiarreko gurasoekin. Haiek Britainia Handira emigratu zuten Ekialdeko Afrikatik 1960ko hamarkadan. Gero filosofia, politika eta ekonomia (PPE) ikasi zituen Oxfordeko Lincoln Collegen, eta geroago Kaliforniako Stanford Unibertsitateko MBA bat lortu zuen Fulbright Scholar gisa. Stanforden ikasten ari zela, Akshata Murty ezagutu zuen (N. R. Narayana Murthyren alaba da, Infosys sortu zuen negozio gizon aberats indiarra) eta geroago harekin ezkondu. Sunak eta Murty Erresuma Batuko 222 pertsonarik aberatsenak omen dira: 2022tik aurrera 730.000.000 bat libera dutela kalkulatu da. Graduatu ondoren, Goldman Sachsentzat lan egin zuen, eta geroago bazkide gisan ibili Children's Investment Fund Management eta Theleme Partners taldeetan.

Sunak 2015eko hauteskunde orokorretan aukeratu zuten Komunen Ganberarako, Ipar Yorkshireko Richmond hirian, William Hague politikariaren ondorengo. Brexitaren alde agertu zen 2016ko erreferendumean. Theresa Mayren bigarren gobernuko Parlamentuko idazkariorde izendatu zuten Tokiko Gobernurako 2018ko birmoldaketan. Mayk dimisioa eman ondoren, Sunak Boris Johnsonen kanpaina babestu zuen. Johnson aukeratu eta lehen ministro izendatu ondoren, Johnsonek Sunak izendatu zuen Altxorreko idazkari nagusi. Sunakek Sajid Javid ordezkatu zuen Ogasuneko ministro gisa, azken horrek 2020ko otsaileko kabinetean dimisioa eman ondoren.

Ogasun ministro gisa, Gobernuak COVID-19aren pandemiari emandako finantza-erantzunean eta haren eragin ekonomikoan nabaria izan zen: besteak beste, Coronavirus Job Retention eta Eat Out to Help Out planetan parte hartu zuen. 2022ko uztailaren, 5ean Ogasun ministro kargua utzi zuen, Johnsonekin politika ekonomikoan zituen desadostasunak aipatuz bere dimisio gutunean. Javidek Osasun idazkari kargua uztearekin batera, Johnsonen dimisioa ekarri zuen ministro-krisi baten erdian dimisioa eman zuen.

2022ko urrian, Alderdi Kontserbadoreko buru izendatu zuten eta Erresuma Batuko historiako lehen ministrorik gazteena izateko aukera lortu zuen.

2024ko uztaileko hauteskundeak galdu eta uztailaren 5ean kargua utzi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Rishi Sunak by Wikipedia (Historical)