Aller au contenu principal

Josef eta Putifarren emaztea


Josef eta Putifarren emaztea


Josef eta Putifarren emaztea Tintoretto margolari italiarraren margolana da, olio mihise gaineko teknika erabiliz egina. 54 zm-ko altuera eta 117 zm-ko zabalera du. 1555. urte inguruan margotua, gaur egun Madrilgo (Espainia) Pradoko museoan dago ikusgai. Margolan hau Diego Velazquezek erosi zuen, Filipe IV.arentzat, Veneziara egin zuen bigarren bisitan, gai biblikoko beste bost margolanekin batera.

Gaia

Putifar Bibliako pertsonaia; faraoiaren zerbitzaria eta eunukoa. Joseren nagusia izan zen. Putifarren emaztea Jose liluratzen eta limurtzen saiatu zen. Margolanean, lehen planoan, Putifarren emaztea ageri da, gela aberatsean etzanda eta biluzik, Joseri harekin bat egiteko gonbita eginez. Josek proposamen horrek uko egin zion, eta, ondorioz, espetxeratu zuten.

Argi dago obra hauek profanoak zirela. Bibliako gaiek beren zama dramatikoa galtzen zuten eta jantzi exotikoak, gorteko zeremonialak eta haragi biluziak erakusteko aitzakia besterik ez ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Margolanaren fitxa Pradoko museoaren webgunean.
  • (Gaztelaniaz):Artehistoria webguneko fitxa.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Josef eta Putifarren emaztea by Wikipedia (Historical)