![2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea](/modules/owlapps_apps/img/nopic.jpg)
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea Getxon hasi zen 2022ko irailaren 24an eta Lizarran amaitu zen urte ereko urriaren 9an. Lehenengo fasean 36 bertsolari aritu ziren kantuan, bakoitzak bere herrialdeko txapelketan lortu zuen sailkapenari esker. Lehen fase honetan sei bertsolariko sei saio egin ziren, eta hauetatik 19 pasatuko ziren finalaurrekoetara: saio bakoitzean nagusitu ziren sei bertsolariak zuzenenan, eta gainerakoen artean puntu gehien batzen dituzten hamahiruak finalaurrekoetara pasatu ziren.
(15 bertso puntuagarri)
Getxon, lehen faseko lehen saioa izan zen. Muxikebarri zentroan jokatu zuen 2022ko irailaren 24ko 17:00etan eta eta 600 bertsozale bildu ziren Aurreko egunean, Alaia Martinek Eneko Lazkoen ordez abestuko zuela baieztu zuen.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Oihana eta Nerea.Zuek, Oihana eta Nerea, bikotea zarete. Lagundutako ugalketa bidez izan dituzue seme-alabak. Zuk, Oihana, kontatu beharra sentitzen duzu; Nereak, berriz, nahiago du isilpean gorde.
Agin eta Peru.Zuek, Agin eta Peru, 12 anaiak zarete. Orain arte logela berean moldatu zarete. Orain, ordea, zuk, Agin zure logela propioa nahi duzu; Peru, berriz, nahiago du partekatzen jarraitu.
Unai eta Alaia.Lagunak zarete Unai eta Alaia.Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren, baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai zuen sorkuntzak salgai jartzeko gogoa daukazu; Alaiak, berriz, ez.
8ko TXIKIA:
Zuek, Nerea eta Agin, lankideak zarete.Nerea, Aginek azken bost urteetan kandela kopuru bera jartzen du bere urtebetetze pastelean. Orain arte ez-ikusiarena egin baduzu ere, gaur zerbait esatea erabaki duzu.
Alaia eta Oihana.Bizilagunak zarete, Alaia eta Oihana. Txandaka egiten duzue atariko garbiketa. Alaia konturatu zara Oihanak ez duela ganoraz garbitzen bere txanda heltzen denean.
Peru eta Unai.Autobus-gidaria zara, Peru.Gaur ere Unai atea ixtearekin batera iritsi da autobusera, eta abiatzera zoazela atea jo du.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Doinua: Orain hasi bihagu
Gaia: Txapelketa. 1. Bost urteren ondoren/ dator txapelketa 2. Getxotik Iruñera/ doa aurten trena 3. Bertsozaleek ere/ bazuten gogoa
Gaia: Turismoa. 1. Izan ote liteke / berez jasangarri 2. Turistaz betetzen da/ udan kostaldea 3. Barnealdea ere / bisitariz lepo
Gaia: Prezioen gorakada. 1. Nabarmen igo dira / prezioak non-nahi 2. Batzuen etekinak / gora eta gora 3. Soldatak ere berdin / igoko balira…
Gaia: Ikasturte hasiera. 1. Ikasturte honetan/ zein duzu erronka? 2. Irailean edozer / da aukera ona 3. Asmoa asmo hutsa / bihurtzen da sarri
Gaia: Suteak. 1. Landalur asko dago / suak kiskalita 2. Beroteek ez dute/ askorik laguntzen 3. Behar adina zaintzen / al dugu mendia
Gaia: Zaintza-lana. 1. Denok izaten dugu / zaintzaren beharra 2. Ordainduko bagenu / behar den bezala 3. Erakundeek ere / badute ardura
HAMARREKO TXIKIA
Oihana eta Agin.Oihana eta Agin, lehenengoz eman duzue izena lasterketa batean, elkarrekin egiteko asmotan.Oihana, gogor entrenatu ostean eta astebete falta dela, Aginek esan dizu ez duela parte hartuko.
Nerea eta Unai. Lagunak zarete Nerea eta Unai. Astean behin elkartean elkarrekin bazkaltzeko plana egin ohi duzue. Nerea jasangarritasunaren mesedetan, Unaik otordu horietan haragirik ez jatea proposatu dizu.
Peru eta Alaia. Bikotea zarete, Peru eta Alai. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur, Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea.
BAKARKA, GAIA EMANDA Epailearen aurrera ekarri zaituzte. Esaten duzunak ez du zugan bakarrik eragingo.
Arrasaten, lehen faseko bigarren saioa izan zen. Amaia udal antzokian jokatu zuen 2022ko irailaren 25ko 17:00etan. Emanaldiaren egun berean, Bertsozale elkarteak Xabat Illarregik abestuko zuela Xabier Silveraren ordez baieztu zuen.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Miren eta Iñaki. Bikotea zarete. Urteak daramatzazue elkarrekin alokairuan bizitzen. Berriki, etxebizitza erosteko aukera sortu zaizue. Zuk Miren erosi nahi duzu, Iñakik, aldiz, alokairuan jarraitu nahi du.
Xabat eta Saioa. Lehen arretako medikuak zarete. Paziente bakoitza artatzeko ezarrita duzuen tartea laburregia dela iruditzen zaizue. Zuk, Xabat, bakoitzarekin behar adina denbora hartzen duzu, Saioa, berriz, ezarritako denbora-tartea errespetatzen saiatzen da.
Joanes eta Gorka. Lankideak zarete. Posta elektroniko ugari jasotzen duzue eguneko edozein ordutan. Joanes, zuk laneko posta elektronikoa instalatu duzu zure mugikorrean uneoro eskura izateko. Gorkak ez du hori egiteko inongo asmorik.
8ko TXIKIA:
Iñaki eta Xabat. Iñaki haurra eta Xabat gurasoa zarete. Iñaki, etxean telebista ikusteko denbora tartea oso mugatua duzu. Gauez jaikitzen zaren aldiro Xabat zure aita telebista ikusten atzematen duzu. Gaurkoan ere bai.
Gorka eta Miren. 45 urteko bi lagun zarete. 25 bat urte zenituztenetik ez duzue janzkera aldatu. Gorka, janzkera aldatzeko garaia heldu dela uste duzu. Mirenek, ordea, ez du beharrik ikusten.
Saioa eta Joanes. Bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi, baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Doinua: Haizeak bidali du
Gaia: Umorea 1. Barre egitea da/ hain gauza ederra 2. Jarri behar al zaio batzuetan muga? 3. Nork bere buruari / barre egitean
Gaia: Euskal Herria. 1. Atturritik Ebrora / bada zer ikusi 2. Ezagutzen al dugu / guk gure herria? 3. Aniztasuna dugu / zinezko altxorra
Gaia: Apustu etxeak. 1. Gero eta gehiago/ auzo txiroetan 2. Jokoa adikzio / bihurtzen da sarri 3. Irabazteko baino / galtzeko gehiago
Gaia: Kontsumismoa. 1. Asko daukagun arren/ beti gehiago nahi 2. Aukerarik ba al da / ihes egiteko? 3. Kontzientzia pizten / hasiko bagina
Gaia: Nerabezaroa. 1. Nola oroitzen duzu nerabezaroa? 2. Lagunak jainko eta/ gurasoak traba 3. Garai zaila da baina / oso aberatsa
Gaia: Sare-sozialak. 1. Bizitza perfektuak/ asmatzen ditugu 2. Dena epaitzen dugu / segundo gutxitan 3. Konektatzen gaituzte/ urrun daudenekin
HAMARREKO TXIKIA
Miren Amuriza , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea.
Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea.
Saioa eta Gorka. Irakasleak zarete. Euskal Kulturaren transmisioan eten nabaria egon dela uste duzue biok. Saioa, Gorkak zuen lankideekin hitz egin beharko zenuketela esan dizu, ikastetxean ere gaia lantzeko.
BAKARKA, GAIA EMANDA
Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.
Gotaine-Iribarnen, lehen faseko hirugarren saioa izan zen. Herriko Gelan jokatu zuen 2022ko urriaren 1eko 17:00etan eta 650 lagun bildu dira bertan.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Eneko eta Patxi. Talde bereko emakume kirolariak zarete. Babesle ekonomikoen presioagatik, zuen taldeak janzkera aldatzea erabaki du. Eneko, onartzeko prest zara. Patxik aldiz ez du begi onez ikusten.
Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago.
Julio eta Ane etxalde bereko laborariak zarete. Etxaldearen salbatzeko lur zati baten saltzea erabaki duzue. Gaur erosle batek lurraren balioa baino bi aldiz gehiago eskaini dizue bertan eraikitzeko. Julio zuk proposamena onartzea pentsatzen duzu, Anek aldiz, lur zatia laborari batek erostea nahiago luke.
8ko TXIKIA:
Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu.
Ane eta Eneko. Lagunak zarete. Ane, Enekok sakelako telefonotik iraupen luzeko ahots mezuak bidaltzen ditu etengabe. Hiru minutu eta erdiko mezua jaso duzu berriz ere.
Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdu ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi hontan Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Gaia: Osasun mentala. . 1. Ikusten zaila baina / ze garrantzitsua 2. Pandemiak jarri du / gaia agerian 3. Benetan zaintzen al da / behar den adina?
Gaia: Aurrezkiak. 1. Aurrezkiak izaten / ez dago erraza 2. Banketxetik atera / ohepean gorde 3. Zenbat diru daukazu / itsulapikoan
Gaia: Bidaiatzea. 1. Nora bidaiatzea / da zure ametsa? 2. Urruti joan behar / ongi pasatzeko 3. Oso modan jarri da /autokarabana
Gaia: Desinformazioa. 1. Gezurra sal daiteke / egiaren pare 2. Jasotzen den guztiaz / ezin da fidatu 3. Denok izan gaitezke / ustez kazetari
Gaia: Online bideo jokoak. 1. Lagunekin batera / partida berean 2. Tamainan aritzea / ez da gauza txarra 3. Mundu birtualean / bizi dira asko
Gaia: Etxerako lanak. 1. Eskolan ez al dute / egiten nahikoa? 2. Haur eta gurasoak / zoroen antzera 3. Jolasteko denbora / uzten al diegu?
HAMARREKO TXIKIA
Eneko eta Oihana, 7 urte elkarrekin daramaten bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu.
Patxi eta Julio. Ostatu berean lan egiten duen bi langile zarete. Urteak daramatzazue bertan lanean. Patxi, gaur Juliok erran dizu nazkatu dela asteburuetan eta besta egunetan lan egiteaz eta bertze lan bat bilatzen hasi dela.
Nerea eta Ane. Erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela.
BAKARKA, GAIA EMANDA
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.
Gasteizen, lehen faseko laugarren saioa izan zen. Europar Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan jokatu zuen 2022ko urriaren 2ko 17:00etan. eta 650 lagun bildu dira bertan.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Manex eta Iban. Lantegi txiki bateko bazkideak zarete. Lan mordoa duzue azken boladan; tartean arriskutsuak direnak ere bai. Zuk Manex, ematen duzun pauso bakoitza bi aldiz ziurtatzen duzu, segurtasuna lehenetsiz. Ibanek aldiz, produkzioa handitzea du helburu.
Miren eta Amaia. Kazetariak zarete. Euskarazko komunikabideen kontsumo urriari buruzko datuak komentatzen ari zarete. Zuk, Miren, euskararen erabilera apalari botatzen diozu errua. Amaiak, ordea, ardura komunikabideena dela uste du.
Xabat eta Haritz. Gasteizen bizi den bikotea zarete. Urteetan izan duzuen autoa matxuratu da eta ez du konponbiderik. Zuk, Xabat, beste auto baten beharra ikusten duzu. Haritzek ez du batere argi.
8ko TXIKIA:
Iban eta Miren. Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin.
Haritz eta Manex. Haritz, Manexek zurekin egoteko gogoa zuela-eta, elkarrekin oporretara joateko konbentzitu zintuen. 4 egun daramatzazue oporretan eta Manex hirugarren liburua irakurtzen hasi da.
Amaia eta Xabat. Amaia gurasoa eta Xabat semea zarete. Amaia azkenaldian Xabati edozer esaten diozula ere, astuna ez izateko erantzuten dizu.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Gaia: Iragarkiak 1. Begiekin erosi / ohi dugu gehiena 2. Dena da poztasuna / eta zoriona 3. Engainatzen gaituzte / nahi duten bezala
Gaia: Kirol minoritarioak 1. Kirol denek ez dute / jateko ematen 2. Txapeldun izan arren / beti ezezagun 3. Egiten denarekin / gozatzen denean
Gaia: Etxebizitza hutsak 1. Etxe hutsak dauzkagu / herri guztietan 2. Alokairuan ezin / batere topatu 3. Etxe huts baten jabe / izango bazina
Gaia: Auzolana. 1. Lanerako sei eta / hogei bazkaltzera 2. Besteek egitea / da errazagoa 3. Eskatzeko orduan / zerrenda luzea
Gaia: Pantailak. 1. Txikitatik pantaila / ugari ondoan 2. Bizitza errazteko / balio al dute? 3. Dena ez da onura / dena ez da txarra
Gaia: Kulturgileak 1. Sortzaile izatea / askoren ametsa 2. Kulturgilea sarri / prekarizatuta 3. Herriak kultura du / ezinbestekoa
HAMARREKO TXIKIA
Manex eta Miren bikotea zarete. Urteak dira batera bizi eta bi umeren guraso zaretela. Manex, Mirenek esan dizu ezkondu beharko zenuketela.
Iban eta Xabat. Adinean sartuak zarete. Aste honetan herriko festen egitaraua jaso duzue gutunontzian. Iban, Xabat ilusionatuta etorri zaizu egitaraua eskuetan duela.
Amaia eta Haritz. Zu, Amaia, ikastetxeko zuzendaria zara eta Haritz, eskola-kiroleko arduraduna. Amaia, udan jolastokia eraberritu duzue, berdegune eta txoko lasai gehiago sortuz. Gaur Haritz etorri zaizu eskola-kirolerako nahikoa lekurik ez dagoela esanaz.
BAKARKA, GAIA EMANDA
Diru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu.
Donostian, lehen faseko bostgarren saioa izan zen. Victoria Eugenia Antzokian jokatu zuen 2022ko urriaren 8ko 17:00etan eta 888 bertsozale elkartu ziren.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Aitor eta Beñat. Bulego berean lan egiten duzue. Ingurumena zaintzeko, aditu askok gomendatzen dute neguan berogailua apaltzea. Zu, Aitor ahalegina egiteko prest zaude. Beñati ez zaio bidezkoa iruditzen.
Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.
Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio..
8ko TXIKIA:
Beñat eta Onintza. Zu Beñat hondartzako izozki saltzailea zara. Aste honetan Onintza egunero etorri zaizu ea bere bi urteko haurrarentzat zapore bereko goilarakadatxo bat probatzeko emango diozun esanaz.
Jone eta Aitor lagunak zarete. Auto berean zoazte; Zu, Jone, gidari eta Aitor kopilotu. Jone, autoa martxan jarri duzun unetik, Aitor, gidabaimenik ez duen arren, aginduak eman eta eman ari zaizu.
Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata-tortilla tipularekin egin du.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Gaia: Izan Bidea ekimena. 1. Ekimenak Illunben / du gaur amaiera 2. Eskubideen alde / pausoak emanez 3. Etxerako garaia / ez al dute jada?
Gaia: Prekarietatea. 1. Etxekin handia nahi / gutxi ordainduta 2. Langileak behar du / lehentasun izan 3. Nagusi bazina zer / egingo zenuke?
Gaia: Zahartzea 1. Onartuko bagenu / nork bere adina 2. Alferrik ez da eta / pasatzen denbora 3. Eder senti gaitezke / adin guztietan
Gaia: Plastikoa. 1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen
Gaia: Erregaiak. 1. Supermerkatuetan / dena plastikoa 2. Itsasoak ditugu / goraino beteta 3. Birziklatzeak ez du / guztia konpontzen
Gaia: Indarkeria matxista. 1. Erregaia daukagu / urrearen pare 2. Ehun euro inguru /depositurako 3. Auto elektrikoa /ote da bidea?
HAMARREKO TXIKIA
Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena.
Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko.
Maddalen eta Jone. Maddalen supermerkatuko bezeroa zara eta Jone bertako langilea. Ordainketak egiteko kutxa automatikoa jarri dute. Maddalen, Jonek proposatu dizu beren lanpostuen defentsan, produktu batzuk eskaneatu gabe saskiratzea.
BAKARKA, GAIA EMANDA
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Lizarran, lehen faseko seigarren saioa izan zen. Los Llanos Kulturgunean Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan jokatu zuen 2022ko urriaren 9ko 17:00etan eta 500 bertsozaletik gora aurrean.
Gaiak
8ko NAGUSIA:
Imanol eta Asier. Lehorreko lursail handiak dituzten bazkideak zarete. Urteetan zehar, laborea edo zereala erein duzue lur horietan. Zuk, Imanol, laborantza utzi eta lursaila eguzki panelez bete nahi duzu. Asierrek, aldiz, orain arte bezala jarraitu nahi du.
Lankideak zarete Mantxi eta Unai. Zuen bizilekutik 30 kilometrora egiten duzue lan. Zuk, Mantxi, lanera joateko autoa partekatu nahi duzu. Unaik, ordea, ez du egingarri ikusten.egokia denik.
Maialen eta Imanol. Lagunak zarete Maialen eta Imanol. Maialen, badira hilabete batzuk ohartu zarela Imanolek ez duela ongi ikusten. Ukatzen duen arren, oraingoan ere, liburua irakurtzen besoak luze-luze eginda topatu duzu.
8ko TXIKIA:
Asier eta Mantxi. Asier 30 urteko biloba eta Mantxi aitona zarete. Asier, elkarrekin bazkaldu ondotik, gaur ere Mantxik ezkutuan dirua eman dizu.
Maialen eta Imanol. Lagunak zarete Maialen eta Imanol. Maialen, badira hilabete batzuk ohartu zarela Imanolek ez duela ongi ikusten. Ukatzen duen arren, oraingoan ere, liburua irakurtzen besoak luze-luze eginda topatu duzu.
Unai eta Aitor. Unai aita eta Aitor semea zarete. Unai, gaur Aitor pozik etorri da etxera, bigarren eskuko arropa dendan erositako berokiarekin. Zuk janzten ez zenuela-eta, orain hilabete arropen edukiontzira bota zenuen berbera da.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Gaia: Euskaraldia.
Gaia: Irratia. 1. Autoan sartu eta /irratia lagun 2. Batzuek albisteak / besteek musika 3. Ahotsaren indarra / irudirik gabe
Gaia: Nafarroako konkista. 1. 500 urte joan / dira honezkero 2. Ehun nafar bost mila/ soldaduren aurka 3. Ez dezagun ahantzi/ han gertatu zena
Gaia: Eskola jazarpena. 1. Jazarpena ez dugu / hain erraz ikusten 2. Taldea jartzen bada / bakarraren kontra 3. Ausardia behar da / norbait babesteko
Gaia: Jaiotze-tasa. 1. Aurten ere sortzeak / doaz beherantza 2. Guraso izatea / ez da denen nahia 3. Ekonomiak ere / badauka pisua
Gaia: Indarkeria matxista. 1. Ahantzi egiten da / zahartu ahala 2. Guztiok inbidiaz / umeei begira 3. Hitzarena jolasa / edota jokoa
HAMARREKO TXIKIA:
Imanol eta Mantxi. Imanol 16 urteko semea eta Mantxi aita zarete. Imanol herriko antzerki taldean zabiltza eta Mantxik erran dizu berak ere antzerki taldean parte hartu nahi duela.
Asier eta Aitor. Bikotea zarete eta lantoki berean lan egiten duzue. Asier, gaur Aitorrek erran dizu lantokiz aldatu nahi duela.
Unai eta Maialen herriko hainbat saltsatan dabiltzan lagunak zarete. Biak ere ilusioz, baina estresatuta zabiltzate. Unai, Maialenek ezetz esaten hasi beharko zenuketela dio.
BAKARKA, GAIA EMANDA
Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou