Aller au contenu principal

Pierre Frieden


Pierre Frieden


Pierre Frieden (Mertert, 1892ko urriaren 28a - Zürich, 1959ko otsailaren 23a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1958tik hil zen arte.

Filosofia eta literatura ikasi zituen Luxenburgon, Suitzan eta Munichen, eta filosofia, latina eta frantsesa irakatsi zituen 1916tik.

Alemaniak Bigarren Mundu Gerran Luxenburgo okupatu ondoren, Hinzerteko kontzentrazio-esparruan sartu zen 1942ko irailetik azarora. Herrialdea 1944an askatu ondoren, Hezkuntza, Kultura eta Zientzia ministro izendatu zuten Pierre Dupongen gobernuan. 1945etik 1948ra Estatu Kontseiluko kide izan zen. Joseph Bechen gobernuan ministerio-saila errepikatu zuen, eta, gainera, Familia eta Barne ministro izan zen.

1958ko martxoan lehen ministro izendatu zuten eta urtebete geroago hil zen.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Pierre Frieden by Wikipedia (Historical)