Aller au contenu principal

Boboli lorategia


Boboli lorategia


Boboli lorategia (italieraz: Giardino di Boboli) Italiako Toskana eskualdeko hiriburua den Florentzian dagoen lorategi ospetsu bat da. Arno ibaiaren hegoaldeko ibarrean kokatua dago, Pitti jauregiaren atzean, Pittitarrek eraikia, Medicitarren etsai porrokatuak zirenak, Florentzia kontrolatzen zuen familia noblea.

Medicitarrek, gaztelua erosi zuten 1550ean, eta, beste lan batzuen artean, Bartolomeo Ammannatik eginiko patio bat egin zuten, Pitti jauregia Behatokiaren Gotorlekuarekin lotzen duten lorategi batzuk (Belvederekoa italieraz). Gainontzeko lorategia (albo baterantz hedatzen dena), XVII. mendekoa da.

Medicitarren lorategiak, harmailadun antzoki bat sortzeko probesten duten antzinako harrobi baten gainean kokatzen dira, antzoki honetan, historiako lehen operak antzeztu zirelarik. Bi ibilbide nagusi daude:

  • Bat zuzena, non ninfeo bat, antzokia, Neptunoren iturria eta Fortuna jainkosaren estatua bat ikus daitezkeen.
  • Beste bat, sigi-sagaka, non zenbait leize ikus daitezkeen.

Publikoarentzat, 1766an ireki ziren. Estilo eta garai ezberdinetako estatua ugari, lorategian zehar banatuak daude.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
  • Giardino di Boboli Firenze Musei gunean

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Boboli lorategia by Wikipedia (Historical)



ghbass