Aller au contenu principal

Marsia Taha


Marsia Taha


Marsia Taha Mohamed Salas (Bulgaria, 1989) boliviar sukaldaritzako chef aitzindaria da. 2021ean, Revelacion de América Latina, emakumezko chef saria jaso zuen, Restaurant aldizkari britainiarrak egiten duen The World's 50 Best Restaurants zerrendaren arabera. Gastronomian diharduten gazteentzako erreferentea da.

Biografia

Bulgarian jaio zen. Ama boliviarra da; aita, ostera, palestinarra. Bolivian hazi zen bost urte zituenetik. Ia haurtzaro osoa amonarekin eman zuen, eta hark agachaditos delokoetara edo azoketara eramaten zuen jatera.Ikasteko orduan, lehen aukera biologia-karrera izan zen, eta horregatik asko baloratu zituen landa-eremura egindako bisitak. Amak gomendatuta, gastronomian matrikulatu zen La Pazeko lehen Ostalaritza Eskolan, eta Kanarietako Hotel Ikasketen Zentroan graduatu zen, Espainian. Lanbide praktikak jatetxe daniarretan egin zituen, hala nola, Studio, The Standard eta Geist.

Sukaldari ibilbidea

2012an, Kamilla Seidlerrek La Pazen zuen Gustu jatetxean jarri zuen lanean.Gero, sukaldari-chef izatera iritsi zen, eta herrialde horretan goi-mailako sukaldaritzako lokal bat zuzentzen duen emakume bakarretakoa izan da.2018tik Wildlife Conservation Societyren laguntzarekin, diziplina anitzeko talde batekin lan egin zuen, eta 50 komunitate baino gehiago bisitatu ahal izan zituen, Amazonian eta Andeetan zehar ibili zen ikasten.Basoko Zaporeak izeneko chefen diziplina anitzeko taldea sortu zuen. Sukaldari horiek biologian, etnobotanikan, agronomian eta zientzian adituak dira eta Boliviako elikagaiak eta ondarea ikertu, ulertu eta zaindu nahi dituzte.

2019an Michael Leik zuzendu zuen Un gusto de cielo / A Taste of Sky izeneko dokumental estatubatuarrean parte hartu zuen.Urte berean,Transmisión de calor en las alturas/ Altueretan beroa transmititzea hitzaldia eman zuenean, Harvardeko Unibertsitateak antolatutako Zientzia eta Sukaldaritza topaketan parte hartu zuen. Beste herrialde batzuetan berearen antzeko proiektuetan ere parte hartzen du, baita biltzarretan ere.

Sariak eta aintzatespenak

  • 2017an S. Pellegrino Young Chef Academy lehiaketako finalista, Latinoamerikako sukaldaritzaren funtzionamendua goitik behera aldatzeagatik.
  • 2021ean Emakumezkoen Latinoamerikako Errebelazio Chef saria. Best Restaurantsek emandako 50 sukaldari zerrenda ospetsuko bat izan zen.
  • 2022an The Best Chef Award aldizkariak munduko 100 sukaldari hoberenetako bat izendatu zuen.
  • 2022an Sukaldari lanaren aitorpena, Boliviako Senatarien Ganberak emana.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Marsia Taha, bere herrialdeko elikadura-aniztasuna ikertzen duen Boliviako sukaldaria, EFE agentzia, 2021

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Marsia Taha by Wikipedia (Historical)


ghbass