![Gregorio Urkaregi Gregorio Urkaregi](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/31/Gregorio_Urkaregi_Madariaga.jpg/400px-Gregorio_Urkaregi_Madariaga.jpg)
Gregorio Urkaregi Madariaga, edo gaztelaniaz Gregorio de Urcaregui, (Begoña, Bizkaia, 1909ko abenduaren 24a - Bilbo, 1987ko ekainaren 10a) berrogeita sei urtez Begoñako etxeko medikua izan zen. Horrez gain, kultur arloan eragile nabarmena izan zen: Euzko ikasle Batza elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1932an, eta Begoñako kirol elkarteko presidentea ere bi urtez, 1950-1952 denboraldietan.
Santa Klara kaleko 11 zenbakia zuen etxean jaio zen, Begoñako Errepublikan Santa Monika konbentutik gertu. Geroago Bilbok Begoña udalerria bereganatu zuenean oraingo Zabalbide kalea bihurtuko zen kale hura. Gregorio Urkaregi Otxandiano (obren eraikitzaile eta kontratista), eta Dolores de Madariaga Aguinagaren semea izan zen, bost anai-arreben artean txikiena.
Bilboko Plaza Barrian zegoen Salvador ikastetxean (Maristarrak) ikasi zuen batxilergoa.
Valladolideko Unibertsitatean hasi zen medikuntza-karrerako lehen kurtsoa, eta gero Zaragozakora joan zen, eta han amaitu zuen 1934an.
Karrera amaituta eta Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua zuela, Begoñara itzuli zen. Orduan Begoñan udal mediku titularrak bi ziren: Antonio Egiluz eta Alejandro Gerrikabeitia, eta Urkaregi lanean hasi zen Egiluzen mediku laguntzaile gisa
Espainiako Gerra Zibila hastearekin batera, 1936an, Errepublikako armadan sartu zen Amaiur Batailoiko kapitain mediku gisa, Mundakako kuartelean, Otxandioko frontean, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Militarreko sailak Amurrioko ospitalera (Araba), eta Durangokora (Bizkaia) eraman zuen.Durangoko bonbardaketa gertatu zenean Loiura bidali zuten. Bilbo erortzean, nazionalek mobilizatu eta Vinaròseko (Castelló) kosta-bateria batera bidali zuten.
Gerra zibila amaituta Bilbora itzuli ondoren, 1941ean Txaro Urrutxuarekin ezkondu zen Begoñan. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Berrogeita sei urtez medikua eta kulturgilea izan zen Begoñan.
1987ko ekainaren 10ean, gaixotasun luze baten ondoren, 77 urterekin hil zen Bilbon.
Lau hamarkadatan Begoñan lan egin zuen familia-mediku gisa (medikuntza orokorra), baita Bilbon ere. 1950eko hamarkadaren amaieran, Begoñako kontsulta inoiz utzi gabe, basilikako atzealdean dagoen Juan XXIII plazan; bai Gizarte Segurantzan (Bilboko Bailen kaleko anbulatorioan eta Santutxuko Karmeloko kontsultategian, non erretiroa hartu baitzuen), bai Igualatorio Medikoarekin.
1932an Zaragozako Unibertsitatean ikaslea zela Euzko ikasle Batza erakundearen sortzaileetako bat izan zen, baita elkarteko lehen presidentea ere. Mariano Estornés Lasa eta José Estornés Lasa ere kide izan ziren elkarteko zuzendaritza hartan. Elkarteak hiru lan lerro zabaldu zituen:
Elkarteak prest azaldu zen Euskal Herriko erakunde eta pertsona guztiekin euskal kulturaren alde lan egiteko eta Euskal Unibertsitatea sortzeko.
Urkaregik 1932ko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarrean parte hartu zuen Bergaran, Zaragozako Elkarteko lehendakari gisa.
Medikuntza Zientzien Akademiako kide izan zen, eta Giza Zientzien Atala bultzatu zuen.
Hainbat artistaren laguna izan zen, bestak beste hauena: Manuel Losada, Rafael Figuera, Jorge Oteiza, Agustín Ibarrola, José Antonio Ormaolea, José Barceló, Luis Sánchez...
Zinemagile amateurra izanik, super 8an grabatzen zuen, eta Elantxobe filmarekin 1975eko Sociedad Bilbaina elkarteak banatzen zuen zilarrezko saria irabazi zuen. (Sociedad Bilbaina de Plata saria).
Pinturazalea eta bildumazale amorratua ere bazen, filateliko aditua. Begoñako txakolindegietan oso ohikoa ziren pitxarrekin ere bazituen bilduma bat. Pitxarrak 32 txakolindegi hauetakoak ziren:
Begoña Kirol Elkarteko eta Athleticeko bazkide izan zen. Begoñako futbol taldeko mediku eta zuzendaritza-batzordeko kide izan zen zenbait urtez, eta 1950-51 eta 1951-52 denboraldietako presidente.
Urte horietan Jesus Garai jokalari gazte-gaztetxoak Begoñako taldean jokatzen zuen. 1950ean, hogei urterekin, Athletic-era pasa zen eta Athleticen historiako defentsarik onenetakoa izango zen Garai. Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen (1960-1965), eta gero beste bat Malagan.
Bere bizitza osoan burututako lanengatik hainbat sari eta domina eman izan dizkiote.
Artikulu honen iturburu nagusia Auñamendi Entziklopediako "Urcaregui Madariaga, Gregorio de" artikulua izan da, Alex Urkaregi Urrutxuak idatzitakoa.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou