Aller au contenu principal

Óscar Únzaga


Óscar Únzaga


Óscar Únzaga de la Vega (Cochabamba, 1916ko apirilaren 19a – La Paz, 1959ko apirilaren 19a) Boliviako politikaria izan zen, Boliviako Falange Sozialistaren (FSB) sortzaile eta buruzagia.

Únzaga katoliko-nazionalista izan zen, espainiar falangismoarekin lotua eta Boliviako Estatu Berriaren tesiaren egilea. 1937tik 1952ra bitartean eredu oligarkiko feudal zaharraren aurkako oposizioa zuzendu zuen; eta, geroago, Mugimendu Abertzale Iraultzailearen erregimenaren aurkako erresistentzia 1952tik, 1959an hil zen arte.

Biografia

1916ko apirilaren 19an jaio zen Boliviako Cochabamba hirian. Eskolako ikasle izan zen garaian, Sucre hirian, Autoheziketa Zentroko eta Ikasle Zentroko presidente fundatzailea izan zen. Boliviako soldaduak Boliviak Paraguairen aurka, Chacoko Gerran, izandako guduan pairatzen zituen zoritxar eta lazeriek erabat hunkitu zuten Unzaga.

Bere muturreko nazionalismoa, bere herriarekiko maitasuna eta militarismoarekiko atxikimendua bere jatorritik dator, bere biografoetako batek dioen bezala: “Camilo Unzaga koronelaren semea, Julio de la Vega jeneralaren iloba eta anaia militarra, Alberto, Chacoko gerran hildakoa”.

Erreferentziak

kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Óscar Únzaga by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION