Aller au contenu principal

Dora esploratzailea


Dora esploratzailea


Dora esploratzailea (ingelesez: Dora the Explorer) Ameriketako Estatu Batuetako marrazki bizidunetako haurrentzako telesail hezitzailea da.

Hastapenak

Telesaila, “Dora Esploratzailea” jatorriz ingelesez (Dora the Explorer), Nickelodeon katearen barruan estreinatu zen 2000. urtean. Espainiara itzulitarako bikoiztutako bertsioa Telemundo kateko Nick blokearen barruan igorri zen lehen aldiz 2008ko irailetik aurrera, Univisionek Planeta U. blokearen barruan igortzen da. Espainian, “Televisión Española” (La 1 eta Clan) eta “Nickelodeon Junior” kateetan igortzen zen eta Mexikon, “TV Mexicana” 34 katean estreinatu zen 2013ko ekainaren 10ean.

2009ko abenduaren 6an, “Dora's christmas carol adventure” izeneko gabonetako filma estreinatu zen.

2010eko abuztuaren 15ean, “Dora's big birthday adventure” filma estreinatu zen Nickelodeonen. 2012an, filmaren transmisioa iragarri zen Nickelodeon Juniorren Doraren urtebetetze berezian.

2013an, ”Dora's Ice Skeating Spectacular” atala mekaturatuko zela iragarri zen, baina espainierara bikoiztu Hispanoamerikan, eta “Etcétera Group” Venezuelako bikoizketa enpresatik bere elkarrizketak grabatzera bidali ziren. Estatu Batuetan 2013ko azaroaren 25ean lehen aldiz igorri zen eta Hispanoamerikan 2014ko azaroaren 12an.

Euskarazko bertsioa ETB3-n igortzen zen.

Argumentua

Dora Marquezek 7 urte ditu, eta Botasekin batera, bere laguna, bidai bat egiten du atal bakoitzean, galdutako zerbait bilatzeko edo Botasi misioren bat betetzen laguntzeko. Ordenagailurako joko interaktiboen formatuari jarraituz, atal bakoitzean Dorak bere lagun ikus-entzuleei leku berriak aurkitzen laguntzeko eskatzen die Mapa erabiliz (beste pertsonaia bat) eta bidean aurkitzen diren zailtasunak konpontzen laguntzeko.

Pertsonaia nagusiak

  • Dora: 7 urteko neska bat da, asko gustatzen zaio abenturetan ibiltzea, Botasekin, bere motxilarekin eta Maparekin.
  • Botas: gris koloreko tximino bat, Doraren lagunik onena; 5 urte ditu eta bere bota gorriak maite ditu, atal guztietan Dorarekin batera agertzen da.
  • Mapa: Dorak motxilan gordetzen duen mapa, bi lagunei leku desberdinetara heltzen laguntzeko erabiltzen da.
  • Motxila: Doraren motxila, objektuak gordetzen dituena.
  • Swiper: telesailaren bilaua, beti Dorari objektuak kentzen dizkiona, “Swiper, no swiping!” esaten dio, eta berak “Oh, man!” erantzuten dio. Espainian bikoiztutako bertsioan “Swiper, no robes!” esaten dio, eta berak “Jolín!” erantzuten dio.
  • Diego: Doraren lehengusua, batzuetan Botas eta Dorari laguntzen diona. Diegok protagonismo handiagoa du “Go, Diego, Go!” telesailean.

Ahots-aktoreak

Denboraldiak

Collection James Bond 007

Kanpoko egokitzapenak

  • Alemaniera: Alemanezko bertsioa Alemaniako Nickelodeon adarraren barruan dago.
  • Arabiera: Arabierazko bertsioa MBC3 blokean igortzen da “ Nickelodeon MBC3n”.
  • Kannada: Kannadar hizkuntzaren bertsioa Chintu TVn igortzen da eta sare horretan oso telesail ezaguna da. Indiera bigarren hizkuntza da bertsio honetan.
  • Kantonera: Kantonerazko bertsioa (Txineraz: 愛 探險 的 朵拉; literalki: Dora maitale esploratzailea) Hong Kongen saltzen da.
  • Katalana: Katalanezko bertsioa Super 3 kanalean igortzen da. 2015eko abenduan atera zen.
  • Mandarin txinera: Mandarin txineraren bertsioan Doraren pertsonaiek mandarin hizkuntza hitzegiten dute nagusiki ingelesaren mugatuarekin. Yoyo-TVn igortzen da, Taiwuanen (25. kanala).
  • Koreera: Koreerazko bertsioa Nick Jr. en eta Hego Korean igortzen da. Izenburua “ 도라 디 익스플로러” da, pasartea, koreeraz da, ingeles pixka batekin.
  • Daniera: Doraren danierazko bertsioa suedieraz dagoen bertsioaren antzekoa da.
  • Espainiera: Espainieraren bertsio desberdinak daude Mexikorako, Hispanoamerikarako eta Espainiarako. Dora eta Botas gaztelaniaz hitz egiten dute eta gainerako pertsonaiek ingelesez.
  • Euskara: Euskararen bertsioan espainerazko bertsioan espainieraz hitz egiten duten pertsonaiek euskaraz hitz egiten dute eta gainerako pertsonaiek ingelesez.
  • Filipinera: Filipinetako bertsioa TV5 eta ABS-CBNn igortzen da eta ingelesezko izenburu berdina dauka “Dora the Explorer”.
  • Frantsesa: Frantsesezko bertsioa “ Dora l’ Exploratrice” TF1 bidez igortzen da Frantzia eta Télé-Québec Kanadan.
  • Greziera: Telesailaren grezierazko bertsioak “Ntópa n ikpn s § spEuvútpia” du izena. Nickelodeon eta Star Channel-en igortzen da.
  • Hebreera: Hebrear bertsioa HOP kanalean igortzen da. Telesailak “מגלים עם דורה” du izena.
  • Hindiera: Hindi hizkuntzaren bertsioan, Dorak eta gainerako pertsonaiek hindieraz hitz egiten dute. Nickelodeonen igortzen da.
  • Hungariera: Hungariaren bertsioan, pertsonaiek ingelesezko hitz edo esaldi batzuekin hitz egiten dute hungarieraz. Telesailak “Dóra a felfedezó” du izena.
  • Nederlandera: Nederlanderazko aktoreak Lottie Hellingham eta Dieter Jansen dira.
  • Portugesa: Portugeseko bertsioan, RTP2 eta Nickelodeonen igortzen da, Brasilen, portugesez ere bai hitz egiten dute,.
  • Turkiera: Bertsio honetan, pertsonaiek turkieraz, espainieraz, eta ingelesez hitz egiten dute, baina nagusiki turkierazko komandoak eta esamoldeak erabiltzen dira.

Telesail deribatua

Gaur egun, telesailak 2014ko abuztuaren 18an Estatu Batuetan estreinatutako spin-off bat du, “Dora and friends into the city!” izenekoa. Bertan, Dorak 11 urte ditu, bigarren hezkuntzara doana, eta abentura berriak bizi ditu bere lagunekin. Doraren diseinu berria serie honetarako 2009ko martxoaren 8an iragarri zuen Mattel konpainiak, baina uko egin zion, publikoak Doraren irudi berriari egindako kritika negatiboen ondorioz. Izan ere, neska txikia izatetik 11 urteko nerabea izatera igaro zalako, baina azkenean diseinu berri hori 2014an estreinatu zuen telesail berrirako erabili zen.

Sariak eta izendapenak

Programak 10 sari irabazi ditu bere historian, eta 44 izendapen lortu ditu hainbat saritan (Daytime Emmyren 8 ediziotan, Imagen Foundation Awardsen 8 ediziotan, Image Awardsen 7 ediziotan, Television Critics Association Awardsen 6 ediziotan, Young Artist Awardsen 4 ediziotan eta PGA Awardsen 3 ediziotan izendatua).s).

Filma

2017ko urrian, Dora Esploratzailearen irudi errealeko film bat filmatzeko akordioa iragarri zen. James Bobinek zuzendu zuen, eta Isabela Merced Doraren papera egin zuen. Filmaketa 2018ko abuztuan hasi zen, eta 2019ko abuztuaren 2an estreinatu zen, baina "Dora La Exploradora: La Gran Búsqueda de Huevos De Pascua”(2000) telebista saio berezia dago, baita 2014ko "Dora La Exploradora un corto animado en 3D" eta 2019an "Dora: En La Ciudad Perdida" benetako irudiekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Dora esploratzailea by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION