Aller au contenu principal

Collegio del Cambioko Giannicola di Paoloren freskoak


Collegio del Cambioko Giannicola di Paoloren freskoak


Collegio del Cambioko Giannicola du Paoloren freskoak Perugiako (Umbria, Italia) erakunde horren (Collegio del Cambio) eraikineko San Giovanni kaperan daude, Peruginoren freskoak dauden Sala delle Udienze aretoaren ondoan.

Peruginoren margoak egin eta gutxira, eliza zahar bat zegoen orubea batu zitaion Collegio del Cambio eraikinari, eta toki berean, etxe nagusiaren gela gisa jada, kapera hau prestatu zen. 1513. urtetik aurrera, Perugian aktibo eta ezagun zen Giannicola di Paolok margolanen bidezko apainketari ekin zion.

Giannicolak Peruginoren estiloari jarraiki hasi zituen margoak, baina Raffaello, Girolamo del Pacchia, Andrea del Sarto eta Luca Signorelliren eragina ere nabaritzen da aurrera egin ahal osatu zituen freskoetan.

Margoetako motiboak dira Jainko bedeinkatzaile baten aintza sapaian, Joanes Bataiatzailearen jaiotza eta heriotza (azken hau bi freskotan), eta Ikustaldiaren eszena bat.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Collegio del Cambioko Giannicola di Paoloren freskoak by Wikipedia (Historical)