Aller au contenu principal

Oihane Zabaleta Mujika


Oihane Zabaleta Mujika


Oihane Zabaleta Mujika (Eitzaga, Zumarraga, 1979ko ekainaren 8a). Urretxuko alkatea izan zen 2011ko ekainaren 11tik 2015eko ekainaren 14ra, Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.

Bizitza

Zumarragako Eitza auzoan jaio zen. Humanitateak eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Alkatetza lortu baino lehen, Arrasateko enpresahaztegian lan egin zuen eta gero EMUN kooperatiban hasi zen euskara teknikari gisa, hizkuntza aholkulari eta dinamizatzaile.

2011ko hauteskundeetan, Urretxuko alkate hautatu zuten, 32 urte zituela. Herri honetako lehen emakumezko alkate bilakatu zen. Urte berean, Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakari bihurtu zen. Lehendakariordeak Mikel Serrano, Iñigo Peñagarikano eta Luis Angel Tellez izan ziren.

2016-2018 bitarte aholkulari politiko lanetan jardun zuen.

2018-2021 bitarte Tokiko Garapena, Sustapen Ekonomikoa eta Enpleguko teknikaria, Beterri-Buruntzako udalan.

2021etik Hernaniko udaleko Zerbitzu Sozialetako zuzendaria da.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Oihane Zabaleta Mujika by Wikipedia (Historical)