Aller au contenu principal

Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Amara)


Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Amara)


Maria Kristina Austriakoaren monumentua Mendeurrenaren plazan dago Donostian, Araba parkearen aldean, eta Maria Kristina Austrikoaren omenez eraiki zen 1918. urtean, Donostian erregina horrek jasotako beste zenbait aipamenen artean bat gehiago. Rafael Pikabea enpresariaren ekimenez eraiki zen, diru-bilketa publikoa eginez (123.569 pezeta batu ziren). 1919ko hispanitatearten egunean, urriaren 12an, inauguratu zen.

Deskribapena

Monumentu alegoriko bat da, semizirkularra, Maria Kristinaren estatua bat duelarik zentroan. Alboetan erliebezko bi talde ageri dira, talde batek karitatea sinbolizatzen du, besteak bertutea. Monumentua Leon Barrenetxeak diseinatu zuen, eta estatua José Díaz Buenok, Ondarretan Maria Kristinaren beste estatua bat duen egile berak.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Amara) by Wikipedia (Historical)



INVESTIGATION